egoitza.jpg


Argibideak PDF fitxategia Inprimatu E-mail

Orotariko Euskal Hiztegia

Orotariko Euskal Hiztegiak euskararen aro eta euskalki guztietako lexikoa jaso eta antolatzea du xede. 1987an argitaratu zen paperean lehen liburukia eta 2005ean 16.a eta azkena. Euskaltzaindiak hemen eskaintzen duena hiztegiaren oinarrizko bertsio elektronikoa da eta Creative Commons lizentziapean banatzen da.

Bertsio hau, argitalpen elektronikoaren lehen urratsa izatea nahi luke Euskaltzaindiak eta, gerora, hiztegiaren egituratze-maila osatuagoa lortzea helburu izango duen proiektuaren abiapuntua.

Bertsio elektronikoa

Paperezko edizioaren prestaketan erabili ziren RTF formatudun datutegiak oinarri hartuta, Internet bidezko zabalkunderako bi bertsio prestatu dira: bata, PDF formatuan, testu jarraitu moduan ordenagailura jaits daitekeena; eta bestea, HTML formatuan, sarrera nagusiak bilatzeko aukera eskaintzen duena. Azken hau, Internet bidez erabiltzen da.

Testu libreko bilaketak

Testu libreko bilaketak egitea ahalbidetzen duen sistema ere prestatu da, Adobe Acrobat Reader irakurgailuarentzat eskaintzen den indexatze-tresnaren bidez. Bilaketa-modu hau erabiltzeko, Hiztegiaren (A-Z) PDF fitxategi guztiak jaisteaz gain, indizeak gordetzen dituen Bilaketak.zip (104.72 MB) artxiboa ere jaitsi beharko du erabiltzaileak. Artxibo horretan konprimatuta doan Bilaketak.pdx fitxategiaren bidez, hiztegi barruko testuetan ere (adierak, adibideak, etab.) bilaketak egitea posible da.

Bilaketak egin ahal izateko, Bilaketak.zip (104.72 MB) artxiboa deskonprimatu eta bertako eduki guztiak  Hiztegiaren dokumentuak jaitsi diren karpeta berera kopiatu behar dira.

oeh_argibideak

 


© 2010 Euskaltzaindia. Ikus lege-oharra