Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

Plazaberri

Erramun Baxok eta Manex Pagola omendu ditu Sarako Idazleen Biltzarrak

argazia sariak txikia

Erramun Baxok soziolinguista eta ohorezko euskaltzaina, eta Manex Pagola idazle, kantari eta euskaltzain urgazlea eta, eurekin batera, Patrice Rouleau marrazkilaria omendu zituen atzo, apirilaren 21ean, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarraren 31. edizioak. Euskal Kultur Erakundeko Pantxoa Etxegoinen esanetan, "hiru xinaurri".

 

Euskaltzaindia Saran, Euskal Herriko 31. Idazleen Biltzarrean

sara biltzarra txikia

Apirilaren 21ean, Pazko Astelehenean, Sarako Idazleen Biltzarra egingo da. Euskaltzaindiak hiru liburu aurkeztuko ditu: Le fondement moral des droits culturels de l'homme (Kultura eskubideen oinarrietikoak), Piarres Charrittonena; Amodioaren Martirra. Dolores emazte bat berthutez bethea, Ernest Daudetena, Xabier Altzibar da edizio kritiko eta modernoa egin duena; eta Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri, Jean-Baptiste "Battittu" Coyosena.

 

"Lehen Mundu Gerra “Eskualduna” astekarian" liburua aurkeztu dute Euskaltzaindiak eta Mondragon Unibertsitateak

bidegain2 txikia

"Eskualduna astekariak parte hartu zuen Ipar Euskal Herriko gizartearen frantsestean. Ororen buru, Euskalduna-k frantses jarrera abertzalea erakutsi zuen eta gerla borondatez egiten zelako mezua zabaldu zuen".