Gaur, urriaren 16an, 2014ko Ondarearen Europako Jardunaldien bigarren hitzaldia izan da Euskaltzaindiaren egoitzan. Mikel Gorrotxategi Onomastika zerbitzuko arduradunak , "Etxeen izenak" deituriko hitzaldia eman du.
Mikel Gorrotxategik hitzaldian erabili duen materiala (PDF, 2,3 MB)
Zer den toponimia, zertarako balio duen, baserrien izenen azterketa... horretaz guztiaz mintzatu da Gorrotxategi.
Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez, urrian zehar egiten ari dira Ondarearen Europako Jardunaldiak. Euskaltzaindiak "Euskal Herriko etxeak: etxeen izenak eta esanahiak" izeneko hitzaldi zikloa antolatu du.
"Etxea XX. mendeko euskal pentsamenduan. Hiru intelektualen ekarpena: Agirre, Lhande eta Barandiaran" erakusketa ere antolatu du Akademiak. Urriaren 31ra arte egongo da zabalik, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara, Euskaltzaindiaren aretoan.
Mikel Gorrotxategik hitzaldian erabili duen materiala (euskaraz) (PDF, 2,3 MB)
Mikel Gorrotxategik hitzaldian erabili duen materiala (gaztelaniaz) (PDF, 2,3 MB)
Euskaltzaindiak prestatu duen hitzaldi zikloaren lehen hitzaldia Aritz Abaroak eman zuen urriaren 9an. Hurrengo hitzaldia hilaren 23an izango da. Informazioa eskuratzeko 94-4158155 telefonora deitu behar da edota honako helbide elektronikora idatzi: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..