Euskararen Historia Soziala: Argibide bibliografikoak

Euskararen Historia Soziala: Argibide bibliografikoak

Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak (Euskaltzaindia, 2011) deritzan liburuaren inguruan eratu da Sareko orri hau, betiere jakite-eremu horretarako (EHS) baliabide inprimatuen ezagutza hedatzeko asmoarekin.

Lehen hitz bi

Gisa ezberdinetan balia daiteke atari honetara datorren bisitaria, aurkitu ere baliabide desberdinak aurkituko baititu, baina komeni zaio jakitea albistegi bibliografiko honek zertan lagundu nahi duen.

Euskararen Historia Sozialaz ari da atari hau, eta xede ezberdinekin hurrera daiteke bisitaria bertara. Adibidez, honelako eta antzeko albisteak bilatzeko:

  • Libururen baten xehetasunak ezagutzeko.
  • Halako edo bestelako ikertzaileren baten idazlanak biltzeko.
  • Liburutegi jakin bateko argitalpen historiko-soziolinguistikoak batera izateko.
  • Ikerlan hasi berrirako lehen idazlan-erreferentziak eskuratzeko, etab.

Argibide bibliografikoak liburuak ematen digunarekin batera atari hau argibide osagarriak eskainiz joango da, herritar ororentzat interesgarri eta ikertzailearentzat lagungarri izan daitezkeenak, Euskararen Historia Soziala ezagutzeko:

  • Autore baten lehen aurkezpen xumea.
  • Ikasi eta ikertuz joateko, gai hautagarriagoak.
  • Erakunde, talde nahiz jakitunekiko lehen albisteak.
  • Eskura daitezkeen laguntza akademikoak.
  • Oro har, jakitun eta herritarren arteko topalekua.

Atariko laguntzen bidez ez dugu harrobi hori agortzeko asmorik, eta ezarian joango gara laguntzak osatzen, betiere azken hitza eta ekimena adituen eskuetan uzten ditugula.

Bilduta dugun bibliografia honen ekarpenak eta berauen mugak adierazita dauzka irakurle interesatuak aipatu liburuko hitzaurrean, eta atari honetako beste ataletan izango du laguntza guztiaz hobeki baliatu ahal izateko. Gogoan har, azkenik, 2011. urtea dela aurkezten dugun albistegiaren orain arteko muga.

Atari hau gure gaiari dagokion Argibide bibliografikoak (EHS) liburutik abiatuta garatu da. Joseba Intxausti zuzendariak eta Izaskun Etxebeste eta Koro Segurola Euskaltzaindiko teknikariek paratu zuten edizio inprimatua, eta orain beroriek, Akademia beraren IKTko I. Kareaga eta A. Gorrotxategirekin, prestatu dute Interneterako hau.

Aurkibidera itzuli

Jakinbideak

Argibide bibliografikoak (EHS) liburua prestatzean, lanbide horretan ibili den lantaldeak hainbat harreman izan du Euskal Herriko eta erbesteko kultur sareekin, bereziki Liburutegiekin, baina baita aditu eta ikertzaileekin, eta noizbehinka baita hainbat herritar EHSaz arduraturekin ere.

Gure jakin-eremuan eta harremanen artean, lankidetza-sarea ehunduz joateko aurkeztuko ditugu hemen aipatzen diren jakinbideak. Oraingo honetan ez ditugu emango lehen urratsak baizik, gerora eginez joango garenari hasiera ematen diogula.

Bistan da, gure artean argitara eman ohi diren Urtekariek euskal kulturaren unibertsoa osorik begiratu ohi dute; gurea, bestelako lana izango da, beti EHSari begira ardaztua, eta oraingoz ikerlan argitaratuak biltzen saiatuko dena batik bat.

Bi harrobitatik eraikitako kultur eraketa izan dugu gogoan: modu batera edo bestera ofizialtzat eman dezakeguna, eta ekimen sozialetatik jaiotako bestelakoa. Batzuek zein besteek, sarritan elkarlanean gainera, EHSaren mesedetan ekarpen onik egin dute eta are gehiago egin dezakete.

Oraingoz, ondoko multzo hauetan banatu dugu EHSean emankorra izan daitekeen gure lanabes bibliografikoa:

Liburu hautatuak

Lehen albisteak:

Edozein jakin-eremutan ere, beti da zaila lehen urratsak zuzen eta taxuz ematen hastea. Euskararen Historia Sozialaz lehen ezagutza eskuratzen hasteko zenbait liburu proposatzen ditugu hemen, erakargarriak izango direlakoan. Lehenengo proposamen hau aldakorra eta osagarria da. Horretarako, Sareko baliabideak ere gogoan har bitez.

Oinarriak jartzen:

Ondoko liburu zerrenda, euskaldun eskolatu batek beharko lukeen oinarrizko albisteak eskuratzeko proposamena da, orain hamar liburutara mugatu duguna.

Bakoitzaren aurkezpen laburra egiten da, erreferentzia bibliografiakoa eman, edukia laburtu eta berorren garrantzia azpimarratuz, ondoren idazlearen nortasuna aurkeztu eta Euskararen Historia Sozialarekin argitalpenak nola lagun dezakeen iradokiz.

Ondoren ikusiko da zer gehiago eman litekeen, eta zera esan behar da: daudenak badira, eta beste asko eta onak ere izan daitezke.

Liburutan egin dugun hautapen hau aldagarria da, eta bisitarien iradokizunak pozik hartuko ditugu ondoko emanaldietarako.

Liburutegi hautatuak

Liburutegi hautatuak

Aurkibidera itzuli

Zenbait gai nagusi

Liburu eta idazlanen zerrendetan metatu diren tituluek, hein batean, ematen dute bide argitalpen bakoitza zertaz ari den jakiteko; baina zehaztasun eta testuinguru helduago batekin guztietara hurbiltzeko, jakin-min denak edo adituak gako-hitzen bidez sarbide egokiagoa dauka. Hor gaien araberako bilaketa egin dezake, behar edo nahiago dituen gaiak aurkitzeko.

Maiz, sarbide bakoitzak hainbat idazlan bildu du, eta gaiari buruzko bibliografia agortu ez arren, lehen urratsak nondik nora egin daitezkeen erakuts dezake. Horrela, EHSari buruz gai eta puntu anitz jorratzen hasteko egokiera ematen du. Aurkibide honetan 12.000ren bat aipu eman dira, zerrenda alfabetikoko erregistro bakoitzari bizpahiru aipamen eginez.

Aurkibidean, orotara, 1.606 gako-hitz daude jasota, eta denak ez dira, noski, garrantzi eta luze-zabal berekoak, eta hona lehenengoz datorrenak zerrenda aberats horrekin zer egin begiratu beharko du. Horretan laguntzeko, adibide gutxi batzuk hartu ditugu hemen, batez ere ikertzaile etorri berriari laguntzeko asmoz.

Ahal izango dugun neurrian joango gara adibide-multzo hori aberasten, baina oraingoz ondoko hauetara mugatu gara:

Aurkibidera itzuli