e-AEB: Euskaltzaindiaren arau-erabakien banaketa elektronikoa

e-AEB zerbitzua, hots, arau-erabakien banaketa elektronikoa, Euskaltzaindiaren arau-erabakiak libre eskuratzeko sistema da. e-AEB sistemaren bitartez, Euskaltzaindiaren Arauak, Hiztegi Batua, Izendegiak edota gomendioak edonoren ordenagailura jaisteko aukera dago.

e-AEB sistemak informazio berritua eta erabat eguneratua eskaintzen du. Arau bati edota izendegi bati eduki berriak gehitzen zaizkion unean, bertsio berria kaleratzen da, alegia, testu zaharrari eduki berriak erantsiz eta arau-erabakiaren testua guztiz eguneratua eskainiz. Arau baten bertsio bakarra da, eta hori beti da azken-azkena.

Erabiltzaile aurreratuentzat, zerrenden euskarri diren XML fitxategiak ere erabilgarri daude. Izendegiak testu egituratuak dira, horregatik zerrenda hutsen atzean dagoen egitura hori sistema informatikoen bidez erabiltzea oso baliagarria da hizkuntza teknologietan.

Zerbitzu hau erabiltzeko web nabigatzailea eta PDF irakurgailua aurretik instalatuak izatea besterik ez da behar.

Edukiak ikusi | Edukiak jaitsi (ZIP, 42,2 MB)

Harpidetza

Arau maila duen erabaki bat onartzen denean, posta elektronikoz harpidedun guztiei horren berri emango zaie, eta arau berria edota e-AEBren artxibo berria jaitsi ahal izango dituzte esteka batean klik eginda. Harpidedun egiteko bidea e-AEB zerbitzuan bertan eskaintzen da.

Izena emateko edo harpidetza bertan behera lagatzeko formularioak

Informazio berriturik eskainiko du e-AEB sistemak?

Berritua eta erabat eguneratua. Arau bati edota izendegi bati eduki berriak gehitzen zaizkion unean, bertsio berria kaleratuko da, alegia, testu zaharrari eduki berriak erantsiko zaizkio eta arau-erabakiaren testua guztiz eguneratua izango da. Arau baten bertsio bakarra izango da, eta hori beti izango da azken-azkena.

Instalazio berezirik behar da?

Zerbitzu hau erabiltzeko web nabigatzailea eta PDF irakurgailua aurretik instalatuak izatea besterik ez da behar.

Erabiltzaile aurreratuentzat, zerrenden euskarri diren XML fitxategiak ere erabilgarri jarri dira. Izendegiak testu egituratuak dira, horregatik zerrenda hutsen atzean dagoen egitura hori sistema informatikoen bidez erabiltzea oso baliagarria da hizkuntza teknologietan.

Lizentzia

Euskaltzaindiaren arau eta erabaki guztiak Euskaltzaindiak sortuak dira, eta beraz, Akademiak du horien jabegoa. e-AEB sistema berriaren ondorioz, -orain arte ez bezala- Euskaltzaindiak eskubide batzuk eman egiten dizkio gizarteari. Asmo komertzialetara bideratzen ez den bitartean, edozein gauza egin daiteke: arauak kopiatu, zabaldu, erabili bestelako lanak egiteko..., beti ere Creative Commons lizentziapean. Edozein modutan, lizentziari buruzko informazio osoa e-AEB sistema barruan ematen da.

Helburu komertzialik balego?

Euskaltzaindia zabalik dago lankidetzarako. Arlo honetan interesik izanez gero, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi besterik ez dago.

Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.