Plazaberri


Euskaltzaindiak uztailetik abendura bitartean kaleratu dituen liburuak bildu ditugu hemen. Besteren artean, Paula Kasaresen Euskaldun hazi Nafarroan eta Juan Madariagaren Sociedad y lengua vasca en los siglos XVII y XVIII  argitaratu ditu Akademiak. Euskal Herriko ibaiak ere kalean da eta, horrezaz gain, bi liburu berezi kaleratu dira: Lingua Vasconum Primitiaeren edizio berria eta Harri eta Herri # 50 urte.

Era berean, Akademiak hainbat argitalpen jarri ditu webgunean: Antoine D'Abbadie, Abbadiaz; Zaldubi: Gaineratekoen bilduma; Aiarako toponimia nagusia; eta Narrazioak eta olerkiak, 2013.

Euskaltzaindiak Narrazioak eta olerkiak 2013 liburua euskarri digitalean eskaintzen du. Argitalpen digital hau BBK-Euskaltzaindia literatura atalaren barruan kokatu da, Azkue sariketak (Haur eta Gazteak) azpiatalean. Liburua osatzen duten narrazioak eta olerkiak banan-banan kontsulta daitezke.

Euskaltzaindiak "Euskararen Historia Soziala. Argibide Bibliografikoak" atalaren datutegia eguneratu era sarean jarri du. Hemen kontsulta daiteke. Eguneratze horren ondorioz, 592 sarrera berri erantsi dira. Orotara, orain 5.033 sarrera bibliografiko ditu.

Aiarako toponimia nagusia / Toponimia mayor de Ayala izeneko liburua Euskaltzaindiaren webgunean dago kontsultagai, hemen. Liburua "Izenak" bildumaren hirugarren zenbakia da eta, tituluak aditzera ematen duenez, Aiara udalerriko toponimia nagusia aztertzen du.

Gaur, abenduaren 19an, Joan Martí i Castell ohorezko euskaltzainak Akademiaren ikurra eta diploma jaso ditu Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean egin den ekitaldian.

Daniel Landart idazle eta euskaltzain urgazleak jaso du aurtengo Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiria Ohorezko Saria, bertoko Udalak eta Eusko Ikaskuntzak emanda. Sari-emate ekitaldia atzo, abenduaren 18an, egin zen, Baionako Herriko Etxean.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ekimenez, "Euskarazko IKTak" mintegia egin zen atzo, abenduaren 17an, Bilbon. Euskaltzaindiaren izenean, Iñaki Kareaga Informatika eta Telekomunikazio zerbitzuko arduradunak hartu zuen parte eta Euskaltzaindiaren webguneko hizkuntza-baliabideak aurkeztu zituen.

Datorren ostiralean, abenduaren 19an, Joan Martí i Castell ohorezko euskaltzainak Akademiaren ikurra eta diploma jasoko ditu. Eguerdiko 12:30ean izango da, Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean.

Bihar, abenduaren 17an, "Euskarazko IKTak" Mintegia egingo da Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ekimenez. Euskaltzaindiak parte hartuko du; Iñaki Kareaga Akademiaren Informatika eta Telekomunikazio zerbitzuko arduraduna izango da Akademiaren ordezkaria eta Euskaltzaindiaren webguneko hizkuntza-baliabideak aurkeztuko ditu.

Euskaltzaindiaren webguneak 82.369 bisita izan zituen azaroan. Webguneko orriak 366.289 aldiz bistaratu ziren hil berean.

Euskaltzaindiaren webguneak helbide berria du: euskaltzaindia.eus. Akademiaren helbide elektroniko guztiak ere .eus dira jada. Hala ere, prozesua egokitzapen fasean dago eta baliteke eduki batzuk jaso nahi izanez gero, zailtasun bat edo beste izatea.

Azaroaren 29an, Markina-Xemeinen, egin zen Jabier Kaltzakortaren sarrera-ekitaldia. Kaltzakortak "Ahozko literatura hizpide" izenburuko hitzaldia eman zuen, eta Adolfo Arejitak eman zion erantzuna.

Argazki batzuk ekarri ditugu hona, bai eta Juan Jose Txurruka alkatearen eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzak ere.

Aniztasunean bat eginik? ¿Unidos en la diversidad? du izena Hermes aldizkariaren azken zenbakiak. Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak, aurtengo otsailean antolatu zuten "Desagertzeko arriskua duten europar hizkuntzez eta hizkuntza-aniztasuna Europar Batasunean" mintegian egin ziren ekarpenak biltzen ditu. Bi erakundeotako ordezkariek aurkeztu dute gaur, abenduaren 12an, Bilbon eginiko agerraldian.

Gaur, abenduaren 11n, Euskera agerkariaren zenbaki berriak aurkeztu ditu Euskaltzaindiak, Baionan, Akademiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaritzan. Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala da, 1920an sortu zen eta azken urteotan ahalegin berezia egin da, garai berrietara egokitzeko. Xarles Videgainen esanetan, "egindako indarrak fruitu ekarri du".

Datorren ostiralean, abenduaren 12an, Hermes aldizkariaren zenbaki berria aurkeztuko dute Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak. Zenbakiaren izenburua Aniztasunean bat eginik? ¿Unidos en la diversidad? da eta aurtengo otsailean, bi erakundeok antolaturiko "Desagertzeko arriskua duten europar hizkuntzez eta hizkuntza-aniztasuna Europar Batasunean" mintegian egin ziren ekarpenak biltzen ditu. Bilbon aurkeztuko da, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Mandobide kalea, 6. zenbakia), goizeko 11:30ean.

euskera2 azala txikia

Datorren ostegunean, abenduaren 11n, Euskera agerkariaren zenbaki berriak aurkeztuko ditu Euskaltzaindiak. Baionan egingo du, Akademiaren ordezkaritzan, goizeko 11:00etan. Aurkezpena Xarles Videgain Euskaltzaindiaren buruordeak eta Jean-Baptiste “Battittu” Coyos Jagon sailburuak egingo dute.

Urtero bezala, Durangoko Azokan izan da Euskaltzaindia. Abenduaren 5etik 8ra bitartean egin den Azokan, saltokia jarri du Akademiak eta urte osoan kaleratutako liburuak izan ditu salgai. Iazko urtearekin alderatuta, Euskaltzaindiak salmentak handitu ditu.

Urtero legez, aurten ere Euskaltzaindia Durangoko Azokan izango da, gaurtik abenduaren 8ra arte. Beste zenbait argitalpenez gain, 2014ko nobedadeak izango ditu salgai. Besteak beste, berriki kaleratutakoak erakutsiko ditu: Harri eta Herri # 50 urte. Artikuluen bilduma, Euskaldun hazi Nafarroan, Euskal Herriko ibaiak edota Sociedad y lengua vasca en los siglos XVII y XVIII.

  aresti hitzarmena txikia

Gabriel Arestiren lanak, ondarea eta obrak ezagutarazteko asmoz, Euskaltzaindiak eta Gabriel Aresti Kultura Elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Hitzarmenaren testuan jaso denez, bi erakundeok "Gabriel Arestiren obra osorik edo zatika berrargitaratuko dute, hitzaldiak, erakusketak eta jardunaldiak antolatzeko borondatea dute, bai eta haren obra eta ekarria testuinguruan kokatzeko bestelako adituen ekarpenak bilatuko eta argitaratuko ere". Elkarlan horren lehenbiziko emaitza atzo bertan aurkeztu zen jendaurrean: Harri eta herri liburuaren berrargitalpena.

2014an 50 urte bete dira Gabriel Arestiren Harri eta herri argitaratu zela. Urteurrena ospatzeko, Euskaltzaindiak eta Gabriel Aresti Kultura Elkarteak -Gabriel Arestiren senideek eta Zenbat Gara elkarteak osatzen dutena- liburuaren edizio berri bat berrargitaratu dute: Harri eta herri, 50 urte. Gaur, abenduaren 4an, aurkeztu dute Bilboko Udaletxean. Ekitaldian, Meli Esteban alargunari eta Andere alabari, euskaltzainburuak Euskaltzaindiaren ikurra eman die.

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, aktibatu dira abiarazte-aldian erregistratu domeinu-izen; horren ondorioz, jada 1.292 ‘.eus’domeinu-izen dira. Horrez gain, egun berean fase irekia abiatu da. Horrek esan nahi du domeinu-izenen erregistroa publiko orokorrari ireki zaiola eta, eskatu ahala, esleituko direla izenak automatikoki.

  aresti bilduma txikia

Aurten, 2014an, 50 urte bete dira Gabriel Arestiren Harri eta herri argitaratu zela. Urteurrena gogoan, Euskaltzaindiak eta Gabriel Arestiren senideek eta Zenbat Gara elkarteak osatzen duten Gabriel Aresti Kultura Elkarteak liburua berrargitaratu dute. Ostegunean, abenduaren 4an, aurkeztuko dute, eguerdiko 12:00etan, Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan.

Atzo, abenduaren 1ean, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika zerbitzuko arduradunak hitzaldi bat eman zuen Leioako Mastitxu Euskaltegian, euskal baserrien izenen inguruan. Hitzaldia Leioako euskaltegiak Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatzen dituen ekitaldien barruan kokatu zen.

Joseph Camino idazle eta ohorezko euskaltzaina saritu dute Bilbon, "Parrapean - Komiki Egunak" izeneko jardunaldietan. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatuta, ekimenak euskarazko komikia izan du protagonista eta azaroaren 27tik 28ra egin da, Begoñako barrutian. Larunbatean, azaroaren 29an, Pan-pin aldizkaria sustatu zuen Joseph Caminori "Parrapean" saria eman zioten.

 

“Azkue oso-osorik hartu eta xehe-xehe aztertu. Hori da egiten ari garen lana, gero guztion eskura utzi ahal izateko”. Joan Mari Torrealdai euskaltzain oso eta Jakin taldeko kidearen hitzak dira. Resurreccion Mari Azkueren lan argitaratuak digitalizatzeko egitasmoaren nondik norakoa azaltzeko erabili ditu gaur, abenduaren 1ean, egindako agerraldian. Ondoan, egitasmoa babesten duten bi erakundeotako ordezkariak izan ditu: Josune Ariztondo Kultura foru diputatua eta Andres Urrutia euskaltzainburua.

Gaur, azaroaren 29an, Jabier Kaltzakorta euskaltzainaren sarrera-ekitaldia egin da Markina-Xemeingo Udaletxean. Ahozko literatura hizpide izeneko hitzaldia eman du. Adolfo Arejita euskaltzainak eman dio erantzuna.

Datorren astelehenean, abenduaren 1ean, goizeko 11:00etan, Resurreccion Maria Azkueren lan argitaratuak digitalizatzeko egitasmoaren nondik norakoa aurkeztuko da Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian. Euskaltzaindiaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko hitzarmen bati esker gauzatuko da eta 2015era arte luzatuko da proiektua. Jakin taldeak garatuko du. Azkue lehen euskaltzainburua izan zen.

  plaka bistaratzea1 txikia

"Oguetalau guizon bear dira icentau Guernicaco batzarrean eguiteco alegiña an euskeraren ganean. Jose Pablo Ulibarri Galindez, 1832, Done Peru egunean". Horrela dio gaur, azaroaren 27an, Euskaltzaindiaren egoitzan jarri den plakak. Bizkaiko Foru Aldundiaren oparia da, Plaza Barriko egoitza beste 30 urterako Akademiaren esku laga duela gogoan.

Datorren ostegunean, azaroaren 27an, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskaltzaindiak aurtengo irailean sinatu zuten hitzarmena berretsiko dute. Hitzarmen horretan, Foru Aldundiak Euskaltzaindiari beste 30 urterako laga zion  Bilboko Plaza Barriko egoitza. Irailaren 11n, Bizkaiko Foru Jauregian egin zen ekitaldian, Diputazioak Akademiari plaka bat eman zion, unearen oroigarri. Plaka hori bistaratuko da bihar, Euskaltzaindiaren egoitzan, goizeko 10:15ean.

Gaur, azaroaren 26an, Eibarko Iraleko irakasle talde batek Euskaltzaindia bisitatu du. Aritz Abaroa EHHA egitasmoko teknikariaren eskutik, taldeak Akademiaren egoitza ikusi eta bere historiari buruzko oinarrizko informazioa jaso du.

Azaroaren 29an, larunbatean, Jabier Kaltzakorta euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia egingo da Markina-Xemeingo Udaletxean (Bizkaia), eguerdiko 12:00etan.

Gaur, azaroaren 21ean, Basauriko Urbi Institutuko ikasle talde bat Euskaltzaindian izan da eta Akademiaren zereginaren berri zehatza izan du, Aritz Abaroa EHHA egitasmoko teknikarien eskutik.

Xenpelar Dokumentazio Zentroak antolatuta, Xenpelar Dokumentazio Jardunaldien lehenengo saioa egin zen atzo, azaroaren 20an, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Euskaltzaindiaren izenean, Pruden Gartzia Azkue Biblioteka eta Artxiboko zuzendaria izan zen eta Azkue Bibliotekan euskal antzerkiaren funtsek duten lekua azaldu zuen.

Atzo, azaroaren 20an, Madrilen, Espainiako Institutu Geografikoaren egoitzan, bilera egin zuen Izen Geografikoen batzorde espezializatuak. Azken urteotan bezala, Mikel Gorrotxategi Onomastika zerbitzuko arduraduna bertan izan zen, Euskaltzaindiaren izenean.

Bernardo Atxagak jaso zuen atzo, azaroaren 20an, 2014ko Euskadi Literatura Saria, euskarazko narratiba alorrean, Bilboko Kafe Antzokian egindako ekitaldian. Saria Nevadako egunak liburuagatik eman diote. Besteren artean, honako hau esan zuen epaimahaikideak: "Hitzaren magia dario Bernardo Atxagaren prosari liburu honetan, eta kontatzeko modu xume bati esker, erabateko eta besteko irakurleentzako ekarpen hunkigarriak eskaintzea lortu du, literaturaren dohainez".

"Nafarroako historia hurbilean (azken lau hamarkadetan, 1970etik 2012ra) euskararen belaunez belauneko jarraipena nola gauzatu den eta egungo haur nafarrak zer egoeratan bilakatzen diren euskaldun argitzea". Horixe du xede Paula Kasaresen Euskaldun hazi Nafarroan. Euskararen belaunez belauneko jarraipena eta hizkuntza sozializazioa familia euskaldunetan liburuak. Euskaltzaindiaren Jagon bildumaren barruan argitaratu da, Soziolinguistika Klusterraren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Gaur, azaroaren 20an, aurkeztu da Iruñean.

 
Euskaltzaindiaren webguneak 85.230 bisita izan zituen urrian. Webguneko orriak 352.911 aldiz bistaratu ziren hil berean.

Datorren ostegunean, azaroaren 20an, goizeko 11:00etan, Paula Kasaresen Euskaldun hazi Nafarroan liburua aurkeztuko da Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritzan (Conde Oliveto, 2, 2., Iruñea). Liburua Akademiaren Jagon bildumaren 16. zenbakia da eta Kasaresek 2013an Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) aurkeztu zuen doktorego-tesia da. Soziolinguistika Klusterraren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin argitaratu da.

Gaur, azaroaren 14an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatua, “Euskararen biziberritzea Euskal Herriko hiriburuetan” izeneko XIX. Jagon Jardunaldia egin da Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Jardunaldian, Juan Madariaga NUPeko irakaslearen Sociedad y lengua vasca en los siglos XVII y XVIII (Euskara eta euskal gizartea XVII. eta XVIII. mendeetan) aurkeztu da.

Gaur, azaroaren 14an, Juan Madariaga Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslearen Sociedad y lengua vasca en los siglos XVII y XVIII (Euskara eta euskal gizartea XVII. eta XVIII. mendeetan) liburua aurkeztu du Euskaltzaindiak. Mikel Zalbideren esanetan, "aurrera begira, ezinbestean erabiliko beharko dugun materiala utzi digu Juan Madariagak. Kasu askotan, ikerketak egiteko orduan, hemendik abiatu beharko da".

Jean-Baptiste Orpustan hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzainak eta Mariasun Landa idazleak jaso zuten atzo, azaroaren 12an, 2014ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien saria, Donostiako Miramar jauregian egindako ekitaldian. Orpustanek ez zuen ekitaldira joaterik izan, eta, hortaz, Xarles Videgain euskaltzain eta Euskaltzaindiko buruordeak jaso zuen saria.

Euskaltzaindiak parte hartuko du I. Xenpelar Dokumentazio Jardunaldietan. Jardunaldiok Xenpelar Dokumentazio Zentroak antolatu ditu eta euskal antzerkiaren dokumentazio beharrak izango dituzte hizpide. Bi egunotan egingo dira: azaroaren 20an, "Euskal antzerkiaren funtsak liburutegi eta artxibategietan” izenburupean, eta hilaren 27an, “Euskal antzerkiaren dokumentazio beharrak” gaia jorratzeko. Pruden Gartzia Azkue Bibliotekako zuzendaria izango da Euskaltzaindiaren ordezkaria eta azaroaren 20an mintzatuko da.

Gaur, azaroaren 12an, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak Elhuyar Fundazioa bisitatu du, Usurbilen. Elhuyarreko ordezkariek lagunduta, egoitza ikusi eta bi erakundeon arteko elkarlanaz hitz egin dute. Ondoren, Akademiaren Zuzendaritzak bilera egin du.

Azaroaren 14an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatua, XIX. Jagon Jardunaldia egingo du Euskaltzaindiak Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean, "Euskararen biziberritzea Euskal Herriko hiriburuetan" izenburupean. Jardunaldia goizeko 9:00etan hasiko da eta arratsaldeko 14:30ean amaituko.

Izena emateko sakatu: hemen (Egoitza) edo hemen (Gipuzkoako ordezkaritza) ("mezua" eremuan adierazi jardunaldian izena eman nahi duzula). Doakoa da.

XIX. Jagon Jardunaldien egitaraua (PDF, 62,2 KB)

Datorren ostiralean, azaroaren 14an, Juan Madariaga Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslearen Sociedad y lengua vasca en los siglos XVII y XVIII (Euskara eta euskal gizartea XVII. eta XVIII. mendeetan) liburua aurkeztuko du Euskaltzaindiak. Goizeko 11:30ean izango da, Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean (Almortza bidea, 6). Hain zuzen ere, egun horretan egingo ditu Akademiak XIX. Jagon Jardunaldiak, "Euskararen eta biziberritzea Euskal Herriko hiriburuetan" gaiari buruz.

R. M. Azkue Literatura Sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da. Idazle gazteei zuzendutako sariketa hau BBKk eta Euskaltzaindiak urtero antolatzen dute. Lanak bidaltzeko azkenengo eguna abenduaren 16a izango da.

  sarri iturralde txikia

Amaitu da "Abesoj Aidnanoirras. 25 urte idazten" izenburupean, Bilbo Zaharra Forumek asteon egin duen hitzaldi sorta. Joseba Sarrionandia eta bere lana izan dituzte hizpide, bere Narrazioak liburua izango baita protagonista "Klasikoen irakurraldi etenik gabea" ekimenaren 8. edizioan. Atzo, azaroaren 6an, Joxemari Iturraldek eman zuen hitzaldia; eta herenegun, hilaren 5ean, Xabier Anzaren txanda izan zen.

Gaur, azaroaren 6an, Euskaltzaindiak Euskal Herriko ibaiak / Ríos de Euskal Herria / Les cours d'eau du Pays Basque liburua aurkeztu du Bilbon. Liburuak Euskal Herriko 414 ibai nagusiren izenak, eta guztien erabilera egokia, jasotzen ditu. Onomastika batzordeak paratutako lana da, eta Osoko bilkuraren onespenarekin batera, arau izaera eman zitzaion, 2011ko urrian: Akademiaren 166. araua da. Orain, liburu euskarrian argitaratu da.

Duela guti Euskaltzaindiaren webgunearen Hizkuntza baliabideen sailean diren hiztegietan berri bat sartu da "Bestelako hiztegiak" izeneko azpisailan: Latina-euskara hiztegia.

Datorren ostegunean, azaroaren 6an, Euskaltzaindiak Euskal Herriko ibaiak / Ríos de Euskal Herria / Les cours d'eau du Pays Basque liburua aurkeztuko du. Liburuak Euskal Herriko hidrografia nagusiaren 414 ibaien izenak, eta guztien erabilera egokia, jasotzen ditu. Onomastika gaiak jorratzen dituen Izenak bildumaren laugarren zenbakia da eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin argitaratu du Akademiak. Aurkezpena goizeko 11:30ean izango da, Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15, Bilbo)

  sarri elorrieta txikia

Joseba Sarrionandiaren Narrazioak liburua izango da protagonista "Klasikoen irakurraldi etenik gabea" ekimenaren 8. edizioan. Hori dela-eta, ikasturtean zehar Bilbo Zaharra Forumek antolatu dituen jardunaldietan ere lekua egingo diote Iurretako idazle eta euskaltzain urgazleari. Asteon "Abesoj Aidnanoirras. 25 urte idazten" izenburupean, Sarrionandiari buruzko hitzaldi sorta antolatu dute, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Azaroaren 14an, Akademiaren Sustapen batzordearen ekimenez, XIX. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean, "Euskararen biziberritzea Euskal Herriko hiriburuetan" izenburupean. Jean-Baptiste “Battittu” Coyos Euskaltzaindiko Jagon sailburuaren esanetan, euskararenzat “biziki erabakigarria bilakatu den gunea hautatu du Sustapen batzordeak, hiriburuak, hiri handiak”.

XIX. Jagon Jardunaldien egitaraua (PDF, 62,2 KB)

Euskaltzaindiak eduki gehiago jarri ditu Creative Commons lizentziapean. Bost ziren lizentzia horren menpe orain arte zabaltzen ziren lanak, eta orain bost gehiago gehituko zaizkie. Hauek dira lan guztiak: Arauak, Hiztegi Batua, Hiztegi Batu Oinarriduna, XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa, Orotariko Euskal Hiztegia, Literatura Terminoen Hiztegia, Lexikoaren Behatokiaren Corpusa, Hitz-elkarketa, Izendegiak / Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) eta Jagonet galde-erantzunen datu-basea.

Datorren asteartean, azaroaren 4an, Euskaltzaindiaren Sustapen batzordeak antolatzen duen XIX. Jagon Jardunaldia aurkeztuko da Akademiaren Gipuzkoako ordezkaritzan, Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean, goizeko 11:00etan. Jardunaldiaren izenburua “Euskararen biziberritzea Euskal Herriko hiriburuetan” izango da.

 

Gasteizko Udalaren, Gasteizko Kontzeju Elkartearen eta Euskaltzaindiaren ekimenez, Arabako hiriburuaren toponimia hizpide izan duten bi hitzaldi eman ditu Gasteizen Elena Martínez de Madina Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko kide eta Gasteizko Toponimia egitasmoaren teknikariak. Lehena urriaren 25ean izan zen, eta bigarrena atzo, hilaren 29an, Goiuri Jauregian.

Gaineratekoen bilduma liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Liburua "Euskaltzainak" bildumaren 20. zenbakia da eta Senpereko Udalaren, Euskararen Erakunde Publikoaren eta Euskaltzaleen Biltzarraren laguntzarekin argitaratu zen. Egilea Gratien Adema "Zaldubi" da eta prestatzailea Henri Duhau.

  ondare erakus bat txikia

"Etxea XX. mendeko euskal pentsamenduan. Hiru intelektualen ekarpena: Agirre, Lhande eta Barandiaran" erakusketa zabalik egongo da urriaren 31ra arte, Euskaltzaindiaren egoitzan, 9:00etatik 14:00etara. Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kokatzen da eta aipatu hiru idazle horien hainbat idazlan bildu eta erakusten ditu.

"Etxea XX. mendeko euskal pentsamenduan" erakusketa. Katalogoa (PDF, 104,1 KB)

Jacinto Iturbe euskaltzain urgazleak Jose Maria Ampueroren nekazaritzazko liburuaren edizio ezezagunaren dohaintza egin dio Euskaltzaindiari. Nezcazariyen cartillatxua bizcaico eusqueran izenburua du eta 1909. urtekoa da.

Gaur, urriaren 23an, Ondarearen Europako Jardunaldietako hirugarren eta azken hitzaldia egin da Euskaltzaindian. Adolfo Arejita euskaltzain eta Iker sailburuak "Etxea eta literatura" izeneko hitzaldia eman du eta etxearen sinbolismoa ez ezik, euskal kulturan etxeak izan duen garrantzia agerian utzi du.

"Gasteizko toponimia, gure leku-izenen gaineko argibideak" izenburupean, hitzaldi bi eskainiko ditu urrian Elena Martínez de Madina Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko kide eta euskaltzain urgazleak. Gasteizen emango ditu: urriaren 25ean, Gometxako Gizarte Etxean izango da, 18:00etan, eta hilaren 29an Goiuri jauregian, 19:00etan.

Gaur, urriaren 22an, euskarazko lehen lexiko-zuzentzailea aurkeztu du UZEIk. Hobelex du izena eta, akats ortografikorik gabe eta lexiko zuzen eta eguneratuarekin, euskaraz idazten laguntzen duen tresna da. Euskaltzaindiak lexikoarentzat emandako azken gomendioak aintzat hartzen ditu.

  kresala

Datorren ostegunean, urriaren 23an, "Etxea eta literatura" deituriko hitzaldia emango du Adolfo Arejita euskaltzain eta Akademiako Iker sailburuak. Bilboko Plaza Barrian izango da, Euskaltzaindiaren egoitzan, goizeko 10:30ean, (gaztelaniaz) eta 12:00etan (euskaraz).

Urte garaia ere halakoxea izaki, badaki ongi Urepelen Xalbador Egunera joateko ohitura duenak zer den hango hotza eta bisutsa.

Urriaren 16an eta 17an, Mendebalde Kultura Alkarteak XVIII. Jardunaldiak egin zituen "Hibridismo dialektala" gaiaren inguruan. Jardunaldien amaieran, Andolin Eguzkitza idazle, hizkuntzalari eta euskaltzain osoa omendu zuten.

Gaur, urriaren 16an, Mendebalde Kultura Alkarteak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Bilbon, Akademiaren egoitzan. Mendebalderen izenean Kaxildo Alkorta zuzendariak sinatu du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak.  Adierazi dutenez,  "aurrera joateko” hitzarmena da.

Gaur, urriaren 16an, 2014ko Ondarearen Europako Jardunaldien bigarren hitzaldia izan da Euskaltzaindiaren egoitzan.  Mikel Gorrotxategi Onomastika zerbitzuko arduradunak , "Etxeen izenak" deituriko hitzaldia eman du.

Mikel Gorrotxategik hitzaldian erabili duen materiala (PDF, 2,3 MB)

 

etxahun iruri

Aurtengo Xalbador Egunean, Xalbador eta Pierre Bordazarre "Etxahun Iruri" omenduko ditugu Urepelen, urriaren 18 eta 19an. Eta egitarau bete-betea antolatu du Deiadarra taldeak horretarako, Zuberoako kutsu bereziaz jantzirik.

Urriaren 16an eta 17an, bihar eta etzi, Mendebalde Kultura Alkarteak XVIII. Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiaren egoitzan, "Hibridismo dialektala" izenburupean. Jardunaldioi amaiera emateko, Andolin Eguzkitza idazle, hizkuntzalari eta euskaltzain osoa omenduko dute.

  mendebaldelogoa

Datorren ostegunean, urriaren 16an, Mendebalde Kultura Alkarteak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatuko dute Bilbon, goizeko 11:30ean, Euskaltzaindiaren egoitzan. Mendebalderen izenean Kaxildo Alkorta zuzendariak sinatuko du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Datorren ostegunean, hilaren 16an, "Etxeen izenak" izenburuko hitzaldia emango du Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika zerbitzuko arduradunak Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Barrian. Hitzaldi bi emango ditu, bata goizeko 10:30ean, gaztelaniaz, eta bestea 12:00etan, euskaraz. Bietan etxeen izenak aztertuko ditu.

 
Euskaltzaindiaren webguneak 65.145 bisita izan zituen irailean. Webguneko orriak 303.554 aldiz bistaratu ziren hil berean.

 

Urriaren 7an, "Toponimia Administrazioaren eguneroko jardunean" ikastaroaren edizio berri bat, laugarrena, egin zen Baionan, Euskararen Erakunde Publikoaren egoitzan. Ikastaoaren xedea honako hau zen: herrietako toponimia ikertu, finkatu, erabili eta zaintzea. Euskaltzaindiak eta EEPk elkarlanean antolatu zuten.

Miren Lourdes Oñederra hizkuntzalari eta euskaltzainak hitzaldi bat emango du Osloko Unibertsitatean (Norvegian), hilaren 13an eta 14an egingo den "Language Planning - Theory and Practice in Dialogue" (Hizkuntzaren planifikazioa - Teoria eta praktika) izenburuko mintegiaren barruan. Oñederrak urriaren 13an hartuko du parte eta "Standarization of Basque: from grammar (1968) to pronunciation (1998)" (Euskararen estandarizazioa: gramatikatik (1968) ahoskerara (1998) hitzaldia emango du.

Gaur, urriaren 9an, 2014ko Ondarearen Europako Jardunaldien lehen saioa egin da Euskaltzaindiaren egoitzan. Aritz Abaroa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoko teknikariak jardunaldi hauetako hitzaldia eman du, "Etxea eta euskalkiak" izenburupean.

Aritz Abaroak hitzaldian erabili duen materiala (PDF, 2,8 MB)

Smithsonian Institution erakundeko bi kide Euskaltzaindian izan dira, Akademiaren jardueraz eta izaeraz informazio zehatza biltzeko. Michael Atwood Mason erakunde horretako Folklore eta Ondare Kulturalerako Zentroko zuzendariak eta Sabrina Lynn Motley Folklore Jaialdiko zuzendariondokoak, Xabier Kintana, Pruden Gartzia eta Aritz Abaroa izan dituzte gidari gaur, urriaren 9an, egin duten bisitan.

Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzain osoak irabazi du Euskadi Literatura Saria, euskarazko narratiba alorrean, Nevadako egunak liburuarekin. Epaimahaikideen esanetan, "hitzaren magia dario Bernardo Atxagaren prosari liburu honetan".

Datorren ostegunean, hilaren 9an, "Etxea eta euskalkiak" izenburuko hitzaldia emango du Aritz Abaroa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoko teknikariak Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Barrian. Hitzaldi bi emango ditu, bata goizeko 10:30ean, gaztelaniaz, eta bestea 12:00etan, euskaraz. Ekimena Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kokatzen da.

Euspoz (Euskaraz pozik) taldeak Euskaltzaindia bisitatu du gaur, urriaren 7an. Euskaraz Bizi lagunarteak ekimenaren barruan kokatzen den Euspoz taldeko kideek Akademiaren nondik norakoa ezagutu dute, Aritz Abaroa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoko tekinikariak gidaturik. Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkariarekin ere izan dira.

basarri gerratean txikia

Basarri. Gerraurrean kazetari. 1931-1935 eta Basarri. Gerratean kazetari. 1936-1943 liburuak argitaratu ditu Joxemari Iriondo kazetari eta ohorezko euskaltzainak. Liburuok Auspoa bildumaren barruan kaleratu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

"Etxez etxe" da Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituen aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien izenburua. Euskaltzaindiak parte hartzen du jardunaldiotan, eta "Etxea XX. mendeko euskal pentsamenduan. Hiru intelektualen ekarpena: Agirre, Lhande eta Barandiaran" izeneko erakusketa antolatu du. Urriaren 1etik 31ra egongo da zabalik, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara, Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Barrian.

"Etxea XX. mendeko euskal pentsamenduan" erakusketa. Katalogoa (PDF, 104,1 KB)

Gaur, urriaren 2an, Bilboko Dolaretxe Iraleko irakasle talde bat Euskaltzaindian izan da eta bertatik bertara ezagutu du Akademiaren lana. Taldeak Euskaltzaindiaren egoitzan dauden lekurik esanguratsuenak bisitatu ditu, Aritz Abaroa EHHA egitasmoko teknikariak lagunduta.

Irailaren 30ean, Baionan, Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariak eta Iñaki Etxeleku Baionako arduradunak Ipar Euskal Herriko Hitzaren asmo berriaren aurkezpena egin zuten. Agerraldian, Ipar Euskal Herriko euskalgintzako hainbat ordezkari izan ziren, horien artean Euskaltzaindia.

Irailaren 26an, Euskaltzaindiak Zangozan egin zuen Osoko bilkuran, Hitz-elkarketa Euskaltzaindiaren webgunearen atalaren azalpena egin zen. Atalak LEF batzordeak (Lexiko Erizpideak Finkatzeko batzordeak) hitz-elkarketaz egin dituen lau lanak jasotzen ditu.

Urtero bezala, aurten ere Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. "Etxez etxe" izenburupean, ekitaldi ugari egingo dira urrian zehar, Bizkaiko herri askotan. Euskaltzaindiak "Euskal Herriko etxeak: etxeen izenak eta esanahiak"  izeneko hitzaldi zikloa eta erakusketa bi -bata digitala, bigarrena liburuez osatuta- antolatu ditu.

Urtero bezala, Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen aldeko festarekin bat egin du Euskaltzaindiak eta gaur, irailaren 26an, Zangozan izan dira euskaltzainak.

Jagoneteko datu-baseak 84 galde-erantzun berri ditu eta hainbat galde-erantzun eraberritu: besteak beste, mozorrotu eta Areatza sarrerak.

zangoza oinez

Urtero bezala, Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen aldeko festarekiko atxikimendua adierazi nahi du Euskaltzaindiak. Hori dela eta, datorren ostiralean, hilaren 26an, Zangozan izango da.

Antoine D'Abbadie, Abbadiaz liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Liburua "Euskaltzainak" bildumaren 19. zenbakia da eta Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzarekin argitaratu zen. Egilea Jean-Louis Davant euskaltzain emeritua da.

Linguae Vasconum Primitiae liburuaren edizio bat, jatorrizko testuaz gain, katalan, galiziera, errumaniera, arabiera, kitxua eta txinerazko itzulpenak dituena, salgai jarri du Euskaltzaindiak. Liburua 2013ko abenduan argitaratu zuten Akademiak eta Eusko Legebiltzarrak, elkarlanean.

Gaur, irailaren 17an, Bilboko Artazu Goikoko Iraleko irakasle talde batek Euskaltzaindia bisitatu du. Aritz Abaroa EHHA egitasmoko teknikariak gidatu ditu bisitariak, bi eratara: batetik, euskara eta Euskaltzaindiaren historiaz hitz egin die, mintzaldi batean; eta bestetik, egoitza -Osoko bilkuren aretoa eta Azkue Biblioteka, besteak beste- barrutik erakutsi die.

.eus domeinua hurrengo pausoak ematen hasi da: atzo, irailaren 16an, .eus domeinuak eskatzeko epea zabaldu zen. "Abiarazte-aldia" izeneko fasearen, hots, "domeinuak eskuratzeko lehentasunezko fasearen" hasieran gaude. Fase hau, batez ere, elkarte, enpresa eta erakunde publikoen domeinu-izenei bideratua dago eta domeinu-izenak eskatzeko eta babesteko balioko du. Azaroaren 18ra arte egongo da zabalik.

Gaur, irailaren 16an, agerraldia egin dute euskaltegiek eta hezkuntzako hainbat eragilek, Euskaltzaindiaren egoitzan. Gaurkoa "Zatoz euskaltegira" kanpainaren barruan egin den lehen ekitaldia izan da eta gurasoei begira egin dute. Adierazi duten bezala, gurasoen jarrera aktiboa oso inportantea da, umeak euskalduntzeko prozesuan. Transmisioa, azpimarratu dute, ezinbestekoa da.

 
Euskaltzaindiaren webguneak 29.800 bisita izan zituen abuztuan. Webguneko orriak 176.460 aldiz bistaratu ziren hil berean.

 
Euskaltzaindiaren webguneak 43.306 bisita izan zituen uztailean. Webguneko orriak 205.082 aldiz bistaratu ziren hil berean.

Gaur, irailaren 11n, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskaltzaindiak Akademiaren egoitzaren 30 urterako lagapen- hitzarmena sinatu dute. Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu dute dokumentua eta euren poza adierazi, ondoan Aldundiaren Gobernu Kontseiluko kideak eta Akademiako Zuzendaritzako kideak eta lurralde ordezkariak izan dituztela.

Bihar, irailaren 11n, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskaltzaindiak hitzarmena sinatuko dute Euskaltzaindiaren egoitza hartzen duen higiezinaren erabilera lagatzeko. Sinatze-ekitaldia goizeko 11:00etan izango da, Foru Jauregiko harrera aretoan.

Euskaltzaindiak eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Sarien laugarren edizioaren deialdia egin dute. Euskal Herriko Unibertsitatean 2012ko ekainaren 16tik 2014ko uztailaren 31ra bitartean euskaraz idatzi eta defendaturiko doktorego-tesiak aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara. Eskariak aurkezteko epea 2014ko irailaren 26ra arte egongo da zabalik.

Aurten ere Xalbador Eguna ospatuko da Urepelen (Nafarroa Beherea), Fernando Aire "Xalbador" oroitzeko. Urriaren 18an eta 19an izango da ekimena, eta urtero bezala, Xalbadorrekin batera, beste pertsona bat omenduko dute. Aurtengoa Pierre Bordazarre "Etxahun Iruri" idazle, kantu eta pastoral egilea izango da.

Datorren ikasturterako matrikulazio kanpaina aurkeztu du AEKk, gaur, irailaren 4an, Euskaltzaindiaren egoitzan egindako ekitaldian. "Posiblea da eta merezi du". Hori da gaur zabaldu nahi izan duten mezua, euskera ikastea guztion esku dagoela. Kanpaina berriaren leloa "Euskara praktikoa" da.

Bihar, irailaren 4an, aurkeztuko da aurtengo Xalbador Egunaren egitaraua. Aurkezpen bikoitza egingo da: goizeko 10:30ean, Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunean; eta arratsaldeko 14:30ean, Baionan, Euskaltzaindiaren ordezkaritzan.

 

PuntuEus Fundazioak jakinarazi duenez, behin “.eus” domeinua onartuta eta ICANN erakundearekin kontratua sinatuta, domeinu-eskariak jaso, kudeatu eta erregistratzeko prestatzen ari da. Fase horri ekiteko, lantalde berria hasi da lanean, Josu Waliñoren zuzendaritzapean.

Modesto eta Bertol Arrieta aita-semeek Hamalau Heriotzena izeneko sortaren jatorrizko bertsopaperaren kopia bat aurkitu dute Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekan. Dokumentu berean agertzen denez, Tolosan argitaratu zen, D. Juan  Manuel la Lamaren inprimategian, 1826an.

Euskaltzaindiaren 2013ko Oroitidazkia Euskaltzaindiaren webgunean irakur daiteke. Lan hori Euskaltzaindiak 2013an egin zituen lanen berri ematen duen txostena da, eta PDF formatuan eskaintzen da.

Euskaltzaindiak urtarriletik uztaila bitartean kaleratu dituen liburuak bildu dira hemen, horien artean "Iker", "Euskaltzainak" edota "Joanes Etxeberri" bildumetako azken lanak daudela. Hauek dira: Lehen Mundu Gerra "Eskualduna" astekarian; Le fondement moral des droits culturels de l'homme (Kultura eskubideen oinarrietikoak); Amodioaren Martirra. Dolores emazte bat berthutez bethea; Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri; Narrazioak eta olerkiak 2013; eta Euskara eta hizkuntzak, gizartean, hiru liburukitan kaleratu den argitalpena. Era berean, Akademiak hainbat argitalpen jarri ditu webgunean. Horien artean, "Hitz-elkarketa" atal berrian jarri dituen lanak daude.

Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofizialaren Aholku batzordeak sei kide berri ditu: Mixel Aurnague, Martine Berthelot, Martin Haase, Jose Ignazio Hualde, Xabier Itzaina eta Jon Landaburu. Agerkariaren Idazketa batzordeak proposatu zituen, eta Akademiaren Osoko bilkurak onartu, uztailaren 18an.

Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura-geolinguistikoa liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Liburua Akademia eta Nafarroako Gobernuaren artean sustatutako "Mendaur" bildumaren 10. zenbakia da. Egilea Amaia Apalauza da.

Joan den larunbatean, uztailaren 19an, Elantxobeko Udalak eta Euskaltzaindiak Imanol Berriatua omendu zuten, bere jaiotzaren mendeurrenean. Elantxoberen eta Akademiaren arteko harreman luzearen testigantza berria izan zen eguna: aurreneko bisitan, 2006an, Berriatua ez ezik, Andima Ibiñagabeitia eta Gorgonio Renteria ere omendu zituzten bi erakundeok.

Uztailaren 18an, Euskaltzaindiaren egoitzan egin zen ekitaldian, Akademiak izendatu berri dituen ohorezko euskaltzainek diplomak eta Euskaltzaindiaren ikurra jaso zituzten. Hona ekarri ditugu euren hitzak, baita Xabier Kintana idazkariak esan zituenak ere.

Gaur, uztailaren 23an, elkar Fundazioak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Donostian, Fundazioaren egoitzan. Fundazioaren izenean Jose Mari Sors zuzendari orokorrak sinatu du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Diegu Corràine eta Gianluigi Stochino Sardiniako Sotziedade pro sa Limba Sarda erakundeko kideak Euskal Herrian dira, eta atzo, uztailaren 22an, Euskaltzaindia bisitatu zuten. Xabier Kintana idazkariak lagundurik, Akademiaren egoitza ikusi eta euskarari buruzko azalpen guztiak jaso zituzten.

Txomin Peillen euskaltzainaren Jon Mirande, olerkaria liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen.

  elkar-logo

Datorren asteazkenean, uztailaren 23an, Elkar Fundazioak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatuko dute Donostian, eguerdiko 12:00etan, Fundazioaren egoitzan (Portuetxe kalea, 88). Elkar Fundaziaren izenean Jose Mari Sors zuzendari orokorrak sinatuko du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak.

 
Euskaltzaindiaren webguneak 54.748 bisita izan zituen ekainean. Webguneko orriak 224.935 aldiz bistaratu ziren hil berean.

Gaur, uztailaren 18an, Euskaltzaindiak maiatzaren 30ean izendatu zituen ohorezko euskaltzain berriei diplomak eman dizkie. Honela dio diplomak: "Euskaltzaindiak euskararen aldeko haren merezimendu bikainak aitortuz, euskaltzain ohorezko izendatu du”.

Datorren ostiralean, uztailaren 18an, izendatu dituen azken ohorezko euskaltzainei diplomak emango dizkie Euskaltzaindiak. Ekitaldia 12:30ean hasiko da, Akademiaren Bilboko egoitzan.

Aurten beteko dira 100 urte Imanol Berriatua jaio zela. Hori dela-eta, datorren larunbatean, uztailaren 19an, bere omenezko jardunaldia egingo dute Euskaltzaindiak eta Elantxobeko Udalak. Omenaldia goizeko 11:00etan hasiko da, Elantxobeko Gorgonio Renteria Kultur Etxean.

Nestor Basterretxea artista handia hil da. Larunbatean izan zen, eta ordutik hona hamaika hitz esan dira, hamaika lerro idatzi, hamaika irudi zabaldu, berak utzitako hutsunea bete nahian. Eskultore, zinemagile, pintorea izan zen, eta guztion begietan iltzatuta dauden kartelak eta logotipoak ere diseinatu zituen. Horien artean, Euskaltzaindiak antolatu eta 1978an burutu zen Bai Euskarari euskararen aldeko kanpainarena.

Atzo, 2014ko uztailaren 10ean, Xabier Aranburu kazetari eta euskaltzain urgazlea hil zen Donostian, 82 urte zituela. Bere aldeko hileta elizkizuna gaur izango da, arratsaldeko 18:00etan, Donostiako Gros auzoko San Inazio parrokian.

Gaur, uztailaren 10ean, Karmel aldizkariak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Bilbon, Akademiaren egoitzan. Aldizkariaren izenean Julen Urkitza zuzendariak sinatu du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Esan dutenez, "hitzarmen hau izan dadila euskararen erabileraren onerako, eta euskararen ikerketa lanean laguntzeko".

  karmel logoa

Datorren ostegunean, uztailaren 10ean, Karmel aldizkariak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatuko dute Bilbon, Akademiaren egoitzan, goizeko 11:30ean. Julen Urkitza aldizkariko zuzendariak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatuko dute.

Gasteizko Toponimia IV, Langraiz/ Toponimia de Vitoria IV, Langraiz argitalpena sarean jarri du Euskaltzaindiak. Akademiak argitaratzen duen Onomasticon Vasconiae bildumaren 30. zenbakia da eta Langraizko toponimo historikoak eta gaur egun bizirik dirautenak biltzen ditu. Egilea Elena Martinez de Madina Onomastika batzordeko kide eta euskaltzain urgazlea da. Hemen kontsulta daiteke.

Gaur, uztailaren 3an, Euskaltzaindiak atal berri bat zabaldu du interneten, bere webgunean. “Hitz-elkarketa” du izena eta “Hiztegiak eta corpusak” atalaren barruan kokatu da. Hemen kontsulta daiteke.

 

Pèire Bèc okzitaniar hizkuntzaren XX. mendeko aditurik nabarmenena hil da, 2014ko ekainaren 30ean. Pèire Bèc Parisen jaio zen 1921eko abenduaren 11n. Hizkuntza erromanikoetan eta Erdi Aroko testu literarioetan aditua izan zen.

77118
11582 795

Datorren ostegunean, uztailaren 3an, Euskaltzaindiak atal berri bat zabalduko du bere webgunean: “Hitz-elkarketa”. Bertan jaso dira LEF batzordeak (Lexiko Erizpideak Finkatzeko batzordeak) hitz-elkarketaz egin dituen lau lanak. Horietako hiru paperean baino ez zeuden eskuragarri, eta laugarrena argitaragabea zen. Aurkezpena goizeko 11:00etan izango da, Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean.

.eus domeinua sarean da,  92 aitzindariren eskutik. Joan den larunbatean, ekainaren 28an, PuntuEus Fundazioak agerraldia egin zuen Bilbon, eta aitzindarien zerrenda zabaldu zuen. Esan zutenez, zerrenda "oso anitza da, izaera, dimentsio eta jatorri ezberdineko entitateak biltzen dituelako". Egun horretan bertan aktibatu ziren lehen webgunetako domeinuak.

Gaur, ekainaren 27an, urtebeteko iraupena duen hitzarmena sinatu dute Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak. Udalaren izenean, Javier Maroto alkateak eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu dute. Aspalditik elkarlanean ari dira bi erakundeok, eta lankidetza horren emaitzarik nabarmenena, Gasteizko Toponimia egitasmoa, goraipatu dute gaur: "Gasteiz -esan du Javier Marotok- ez litzateke bera izango, Euskaltzaindiak lan hau egin ez balu".

gasteiz logoa

Datorren ostiralean, ekainaren 27an, Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatuko dute. Udalaren izenean Javier Maroto alkateak sinatuko du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Goizeko 11:30ean izango da, Gasteizko Udaletxean.

Xabier Errotaetxe Latxiondo euskaltzaleak Resurreccion Maria Azkueren Vizcaytik Bizkaira (1895) liburuaren dohaintza egin dio Euskaltzaindiari. Gaur, ekainaren 24an, Akademiaren egoitzan izan da, eta Pruden Gartzia Azkue Bibliotekako zuzendariari eman dio. Liburu horren berezitasuna hauxe da: Azkuek bere eskuz sinatu, eta Cleto de Alaña musikari eta Errotaetxeren birraitonari eskaini zion.

"Txillardegi eta euskal idazleak" du izenburua gaur hasi eta asteazkena bitartean Donostiako Miramar Jauregian ematen ari den ikastaroak. EHUko udako ikastaroen barruan egiten ari da, eta Unibertsitatearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkarlanari esker antolatu da. Ikastaroak egungo literaturan Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" hizkuntzalari, idazle eta euskaltzain urgazleak utzi duen aztarna aztertzea izango du helburu.

Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Liburua Erramun Baxok ohorezko euskaltzainak eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzain osoak idatzi dute. Argitalpenak Euskararen Erakunde Publikoaren laguntza izan du.

Gaur, ekainaren 19an, Euskaltzaindiak Euskara eta hizkuntzak, gizartean argitalpena aurkeztu du. Joseba Intxausti historialari eta ohorezko euskaltzaina da egilea eta Euskal Fundazioarekin laguntzarekin argitaratu da. Aurkezpena Joseba Intxaustik berak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak egin dute. Intxaustiren hitzetan, "hau ez da lan filologikoa. Lan honek historia soziala izan nahi du".

Euskaltzaindiaren webguneak 68.102 bisita izan zituen maiatzean. Webguneko orriak 281.211aldiz bistaratu ziren hil berean.

Jean-Baptiste Orpustan hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzainak eta Maria Asun Landa idazleak irabazi dute 2014ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien saria. Orpustanen hautagaitza Euskaltzaindiak aurkeztu zuen: Zuzendaritzak proposatu, eta Osoko batzarrak berretsi zuen.

Datorren ostegunean, ekainaren 19an, Joseba Intxausti historialari eta ohorezko euskaltzainaren Euskara eta hizkuntzak, gizartean argitalpena aurkeztuko du Euskaltzaindiak. Akademiaren egoitzan izango da, goizeko 11:00etan.

Gaur, ekainaren 16an, Bilboko Santutxu auzoko Luis Briñas institutuko talde batek Euskaltzaindia bisitatu du. Aritz Abaroa EHHA egitasmoko teknikariaren eskutik, ikasleek Akademiaren historia edota baliabideak ezagutzeko parada izan, eta egoitza barrutik ikusi dute.

Gaur, ekainaren 13an, Fernando Zuñiga Suitzako Bernako Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Saileko burua Euskaltzaindian izan da. Zuñiga ikasle talde batekin etorri da, eta Xabier Kintana idazkariak lagundurik, Akademiaren egoitza bisitatu dute guztiek. Bisita egin baino lehen, Andres Urrutia euskaltzainburuak harrera egin die.

Euskaltzaindiaren Zientzia eta Teknika Hiztegia Biltzeko egitasmoan (Astronomiako Oinarrizko Lexikoan) parte hartu dugun adituon iritziz, Euskaltzaindiak 2013ko urtarrilean Jagonet zerbitzutik ilgora eta ilbehera hitzen esanahiaren inguruko kontsultari emandako erantzuna zuzena eta egokia da (ikus galde-erantzun hori), eta baliagarria da gai beraren inguruko kontsultei erantzuteko.

Nafarroako Miranda Arga herriak aurten ere berritu eta indartu du orain dela urte batzuk hartu zuten konpromisoa. Inguru hartako zenbait herritan azken-aurreko hamarkadan indartsu nabaritzen hasi zen euskararekiko motibazioa, alegia, beren arbasoen hizkuntza izan zenaren sustatze aldera gazteek sortu zuten mugimendua.

Euskaltzaindiko Onomastika batzordeak, Olatzagutian bi mila eta hamalauko apirilaren hamarrean egindako bilkuran, beste gai batzuen artean, Etxegarate izena duen mendateari buruz txostena landu eta Etzegarate aldaera hobetsi zuen.

Gaur, ekainaren 6an, Laneki elkarteak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Bilbon, Akademiaren egoitzan. Rikardo Lamadrid Lanekiko presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu dute. Urrutiak azpimarratu duenez, “Lanekik egunerokotasunean sortzen dituen lanabes eta materialak, guztion erabilgarri bihurtzen dira hitzarmenaren bitartez".

Gaur, ekainaren 5ean, Miren Agur Meabe idazle eta euskaltzain urgazleak Zazpi Kale saria jaso du, iazko Bilboko Liburu Azokan Kristalezko begi bat liburua izan baitzen gehien saldu zena.

  laneki logoa1

Datorren ostiralean, ekainaren 6an Laneki Lanbide Heziketan euskara sustatzeko irabazi asmorik gabeko elkarteak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatuko dute Bilbon, Akademiaren egoitzan, goizeko 11:30ean. Rikarko Lamadrid Lanekiko presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatuko dute.

Ekainaren 1ean, Ander Manterola antropologo, ikertzaile eta ohorezko euskaltzaina omendu zuten Zeanurin, bere jaioterrian. Zeanuriko herriak eta parrokiak antolatutako omenaldi horretan, bere herriaren esker ona jaso zuen egindako lan guztiengatik.

Gaur, ekainaren 3an, Herria astekariak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Baionan, Akademiaren ordezkaritzan. Astekariaren izenean Janbattitt Dirassar presidenteak sinatu du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak.

  herria logoa

Bihar, ekainaren 3an, Herria astekariak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatuko dute Baionan, Akademiaren ordezkaritzan. Astekariaren izenean Janbattitt Dirassar presidenteak sinatuko du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Gaur, maiatzaren 30ean, Euskaltzaindiak Donostian egin duen osoko bilkuran, 12 ohorezko euskaltzain berri izendatu ditu. Hauek dira: Paulo Agirrebaltzategi, Angel Aintziburu, Dionisio Amundarain, Xabier Amuriza, Xipri Arbelbide, Antonio Campos, Maite Idirin, Mixel Itzaina, Jon Landaburu, Joan Martí, Martin Orbe eta Manu Ruiz Urrestarazu.

Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzain osoak zabaldu du gaur, maiatzaren 29an, Bilboko Liburu Azokaren 44. edizioa. Ekitaldian, Atea-Laboral Kutxa Saria jaso du, euskarari eta euskal kulturari munduaren ateak zabaltzeagatik . Euskaltzaindiak ere saltokia du Azokan.

Narrazioak eta olerkiak 2013 liburua kalean da. Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatutako 2013ko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazioak eta olerkiak batzen dira liburu honetan. Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero deitzen dute lehiaketa hau, eta urtero argitaratzen dute liburua. Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturara bultzatzeaz gainera, euren artean irakurketa indartzea da sarion helburua.

Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Egilea Agurtzane Azpeitia da. Liburua Akademiaren Iker bildumaren 29. zenbakia da, Mondragon Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratua.

Euskaltzaindiaren Onomastika zerbitzuko arduradunak bi hitzaldi eman zituen maiatzaren 21ean, Leioako Mastitxu Euskaltegian, goizez eta arratsaldez. Euskal pertsona-izen eta deiturak izan ziren hizpide bi hitzaldiotan.

Bilbo Zaharra Forumaren ekimenez,Gabriel Aresti Harri eta herri liburuaren irakurketa jarraitua egiten ari da gaur, maiatzaren 22an, Bilboko Arriaga Antzokian, goizeko 8:00etatik iluntzeko 20:00etara. Mikel Martinez aktoreak hasiera eman dio ekitaldiari, eta liburuaren eskaintza irakurri du.

Gaur, maiatzaren 20an, Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Euskaltzaindiak 2014-2016 epealdirako hitzarmen-marko berria sinatu dute Baionan, Akademiaren ordezkaritzan. EEPren izenean Frantxua Maitia presidenteak sinatu du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Ekitaldi berean 2014rako betebeharrak jasotzen dituen gehigarria ere izenpetu dute.

Bilbo Zaharra euskaltegiak Gabriel Arestiren Harri eta herri liburuari eskainiko dio Klasikoen 7. irakurketa jarraitua. Maiatzaren 22an egingo da, Bilboko Arriaga Antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.

  eep logoa

Datorren asteartean, maiatzaren 20an, Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Euskaltzaindiak 2014-2016 epealdirako hitzarmen-marko berria sinatuko dute Baionan, Akademiaren ordezkaritzan, arratsaldeko 15:00etan.

Euskaltzaindiaren webguneak 56.856 bisita izan zituen apirilean. Bestalde, webguneko orriek 242.466 bistaratze izan zituzten hil berean.

Euskaltzaindiak, bere Argitalpen zerbitzuaren bitartez, Euskal Herriko ikastetxeei BBK-Euskaltzaindia literatura sariketako lanak doan eskaini nahi dizkie.

Baionako Euskal Museoak Jean Haritschelhar omendu du. Euskal Museoaren Adiskideen Elkarteak argitaratzen duen aldizkariaren zenbaki berria, eta berezia, plazaratu dute: oso-osorik Jean Haritschelhar zenari eskaini diote. Maiatzaren 3an aurkeztu zuten, Museoan egin zuten ekitaldian. Barkoxeko Etxahun elkarteak ere parte hartu zuen omenaldian, eta kanta batzuk abestu zituen.

Atzo, 2014ko maiatzaren 12an, Euskaltzaindiaren Baionako ordezkaritza bisitatu zuen Sho Hagio jaunak, Japonian unibertsitateko irakasle eta "Nagoya Institute of Technology" erakundearen "Center of Promotion of Internationalization"-eko zuzendariordea denak.

Europar Parlamentuak behin baino gehiagotan altxatu du bere ahotsa Europako hizkuntzen alde, horiek, ofizialak izan zein izan ez, gure kontinentearen kultur ondarea osatzen dutelako. Bide berean iaz Euskaltzaindiari Europar Hiritarraren saria eman zitzaion, ia azken ehun urteotan gure Akademiak bertoko hizkuntzaren alde egiten diharduen lanagatik.

Eako herriaren memoria kolektiboa jasotzea xede, Bizkaiko herri horretako Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Jaso bakarrik ez, belaunaldien arteko transmisioa bermatu nahi du Udalak, eta horretarako Euskaltzaindiaren tutoretza akademikoa eskatu du. Akademiaren izenean, Euskararen Herri Hizkeren Atlaseko lantaldeak hartuko du ikerketa egiteko ardura, Adolfo Arejita egitasmoaren zuzendaria buru duela.

Xabier Kintana euskaltzain eta Akademiaren idazkaria Boletín da Real Academia Galega (BRAG) aldizkariaren batzorde zientifikoko kide izendatu dute. Buletin hori Real Academia Galegaren agerkari ofiziala da eta urtean behin argitaratzen da.

Aiora Jakaren Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Liburua Akademiaren Iker bildumaren 28. zenbakia da, eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu zen.

Miren Azkarate hizkuntzalari eta euskaltzain osoak gidatuko du Chicagoko Unibertsitateko Koldo Mitxelena Katedran egingo den hurrengo egitasmoa. Gaur hasi eta ekainaren 7ra bitartean, Azkaratek "The Revival of the Basque Language: its Language Policy and Language Planning" (Euskararen suspertzea: hizkuntza politikak eta planak) izeneko ikastaroa emango du.

Atzo, apirilaren 29an, egin zen Ipar Euskal Herriko euskaltzainen urteko bilkura, Baionako ordezkaritzan. Bilera hau urtero egiten da, Frantziako Estatuko Elkarte-legeak dioena betez, eta Iparraldeko euskaltzainek -oso, ohorezko eta urgazleek- parte hartzen dute. Iparraldeko euskaltzainez gain, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako kideak izan ziren.

"Gaur .eus domeinuaren beste kapitulu bat idazteari ekingo diogu, komunitateari irekiko diogulako". PuntuEus Fundazioko kideen hitzak dira, joan den apirilaren 26an esandakoak. Hilaren 15ean zabaldu zuten .eus domeinua duen aurreneko webgunea: Domeinuak.eus. Hemendik aurrera, domeinuaren erabilera gizarteratu beharko da. Lehenengo fasea abian da: sei hilabetez, 90 aitzindarik erabili ahal izango dute .eus domeinua "era esklusiboan".

Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzain osoak irabazi du Espainiako Kritikaren Saria, euskarazko narratibaren alorrean, Nevadako egunak liburuagatik. Idazleak 2013ko abenduan kaleratu zuen liburu hau, Pamiela argitaletxearen eskutik.

.eus domeinua abian da, eta joan den apirilaren 15ean sarean ikusi ahal izan genuen .eus domeinua duen aurreneko webgunea: Domeinuak.eus. Bihar, apirilaren 26an, eguerdiko 12:00etan, PuntuEus Fundazioak prentsaurrekoa emango du Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Bertan, .eus domeinuak eskuratu eta erabiltzeko egongo diren faseak azalduko dituzte.

Oscar Latas Consello d'a Fabla Aragonesa elkarteko kidea eta Maria Pilar Benitez Zaragozako Unibertsitateko irakaslea Euskal Herrian izan dira egunotan, eta Euskaltzaindiaren egoitza bisitatu dute. Apirilaren 22an izan ziren Akademian, eta Pruden Gartzia eta Josune Olabarria Azkue Bibliotekako lankideen eskutik egin zuten bisita.

Apirilaren 21ean, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, hiru liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak. Aurkezpenean honako hauek izan ziren: Andres Urrutia euskaltzainburua, Frantxua Maitia Euskararen Erakunde Publikoko presidentea, eta Xabier Altzibar, Jean-Baptiste "Battittu" Coyos eta Piarres Charritton liburuotako egileak.

Erramun Baxok soziolinguista eta ohorezko euskaltzaina, eta Manex Pagola idazle, kantari eta euskaltzain urgazlea eta, eurekin batera, Patrice Rouleau marrazkilaria omendu zituen atzo, apirilaren 21ean, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarraren 31. edizioak. Euskal Kultur Erakundeko Pantxoa Etxegoinen esanetan, "hiru xinaurri".

Apirilaren 21ean, Pazko Astelehenean, Sarako Idazleen Biltzarra egingo da. Euskaltzaindiak hiru liburu aurkeztuko ditu: Le fondement moral des droits culturels de l'homme (Kultura eskubideen oinarrietikoak), Piarres Charrittonena; Amodioaren Martirra. Dolores emazte bat berthutez bethea, Ernest Daudetena, Xabier Altzibar da edizio kritiko eta modernoa egin duena; eta Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri, Jean-Baptiste "Battittu" Coyosena.

"Eskualduna astekariak parte hartu zuen Ipar Euskal Herriko gizartearen frantsestean. Ororen buru, Euskalduna-k frantses jarrera abertzalea erakutsi zuen eta gerla borondatez egiten zelako mezua zabaldu zuen".

Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat eleberriak jasoko du 2013ko 111 Akademiaren Saria. Idazle eta euskaltzain urgazle lekeitiarrak iaz argitaratu zuen liburua, Susa argitaletxearen eskutik.

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasle talde bat Euskaltzaindian izan da gaur, apirilaren 14an, eta Akademiaren egoitza bisitatu dute.

Datorren asteartean, apirilaren 15ean, Eneko Bidegainen Lehen Mundu Gerra “Eskualduna” astekarian liburua aurkeztuko da Euskaltzaindiaren egoitzan. Liburua Akademiaren Iker bildumaren 30. zenbakia da, eta Mondragon Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu da.

Atzo, apirilaren 9an, Pello Salaburu hizkuntzalari eta euskaltzain osoak Erein argitaletxearen eskutik plazaratu duen Errateko nituenak. Cuzcoko kronika liburua aurkeztu zuen Donostian. Egilearen hitzetan, "inoiz ere eskribitu dudan liburu pertsonalena da hau".

Euskaltzaindiaren webguneak 74.667 bisita izan zituen martxoan. Bestalde, webguneko orriek 306.691 bistaratze izan zituzten hil berean.

Gaur, apirilaren 8an, sinatu da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Euskarabidearen eta Euskaltzaindiaren arteko aurtengo lankidetza hitzarmena. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu du eta, Euskarabidearen izenean, Maximino Gómez Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak.

 

euskarabidea

Bihar, apirilaren 8an, Iruñean, sinatuko da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Euskarabidearen eta Euskaltzaindiaren arteko Lankidetza Hitzarmena 2014. urterako. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatuko du eta, Euskarabidearen izenean, Maximino Gómez Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak.

azala bi txikia

Euskera agerkariaren 2012ko hiru zenbakien edukiak Euskaltzaindiaren webguneko Euskera agerkariaren hemerotekan integratu dira, Azkue bibliotekan katalogatu eta indexatu ostean. Euskera agerkariaren hiru zenbaki argitaratzen dira urtero. 2012koak bi liburukitan bildu ziren: Euskera 2012, 1-2 eta Euskera 2012, 3.

Euskaltzaindiaren Onomastika zerbitzuaren bidez, bi hitzaldi eman dira martxoan, euskarazko pertsona izenen inguruan. Hitzaldiok Mikel Gorrotxategi zerbitzuko arduradunak eman ditu Bizkaiko bi herritan: Trapagaranen eta Portugaleten.

Ziburuk Janbattitt Dirassar ohoratu du. Herriko urrezko medaila eskaini zion, martxoaren 11n, aspaldiko urtetan Herriko Etxea bai eta herriko elkarte zenbait kartsuki laguntzen dituelakotz.

 

Gaur, martxoaren 28an, Euskaltzaindiak 2013an izendatu zituen euskaltzain urgazleei diplomak eman dizkie. Ekitaldian hamahiru euskaltzain urgazle izan dira eta honela dioen diploma bana jaso dute: "Euskaltzaindiak euskararen alde orain arte egin dituen lanen esker-erakutsiz eta gerokoen pizgarri, urgazletzat hartu du".

Datorren ostiralean, martxoaren 28an, Euskaltzaindiak izendatu dituen azken euskaltzain urgazleei diplomak banatuko zaizkie. Ekitaldia 12:00etan hasiko da, Akademiaren Bilboko egoitzan.

Joan den asteazkenean, martxoaren 19an, Amezketako Udalak eta Euskaltzaindiak Fernando Amezketarra omendu zuten, bere jaiotzaren 250. urteurrenean.

Gaur, martxoaren 20an, Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak bost urteko iraupena izango duen lankidetza hitzarmena sinatu dute, Bilbon, Akademiaren egoitzan. Sabino Arana Fundazioaren izenean Juan Maria Atutxa presidenteak sinatu du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Haiekin batera, Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkaria eta Irune Zuluaga Fundazioko zuzendaria izan dira.

Eusko Legebiltzarraren Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol batzordearen aurrean agerraldia izan dute gaur, martxoaren 18an, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako ordezkariek. Guztien izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak hartu du hitza eta, besteak beste, Euskaltzaindiaren sorrera, izaera eta zereginak azaldu ditu. Laster ehun urte beteko dituen erakunde honen erronka eta helburu nagusiak ere aipatu ditu.

Legebiltzarrean aurkeztutako materiala (PDF, 2,29 MB)

 

saf logoa

Martxoaren 20an, ostegunean, Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatuko dute. Sabino Arana Fundazioaren izenean Juan Maria Atutxa presidenteak sinatuko du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Aurten beteko dira 250 urte Fernando Amezketarra jaio zela. Hori dela-eta, Amezketako Udalak "Fernando urtea" izendatu du 2014a, eta bertsolariaren omenezko hainbat ekitaldi sustatuko ditu urte osoan zehar. Euskaltzaindia ere Amezketan izango da datorren asteazkenean, hilaren 19an.

Hiztegi Batuaren paperezko hiru argitaraldien Argibideak atalean honako hau irakur daiteke:

Atzo, 2014ko martxoaren 12an, Jose Antonio Retolaza Kili-kili pertsonaiaren eta izen bereko aldizkariaren sortzaile, euskararen aldeko ekintzaile eta ohorezko euskaltzaina hil zen Bilbon, 84 urte zituela. Haren aldeko hileta elizkizuna gaur, martxoaren 13an, izango da, arratsaldeko 19:00etan, Bilbon, Abandoko Done Bikendi parrokian.

Euskaltzaindiaren webguneak 78.566 bisita izan zituen otsailean. Bestalde, webguneko orriek 331.225 bistaratze izan zituzten hil berean.

Euskaltzaindiak bere webgunearen bidez plazaratzen duen Euskal Onomastika Datutegiaren bertsio eguneratua jarri du sarean. Bertsio honetan, besteak beste, Amerikako eta Asiako toponimiaren datuak bildu dira, 567 toponimo orotara.

Martxoaren 6an, 2013ko Resurrecion Maria Azkue Literatura sariak banatu ziren, Euskaltzaindiaren egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak antolatutako ekitaldi batean.

Gaur, martxoaren 6an, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariak banatu dira. Sariok Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak eman dituzte.

2014ko otsailaren 28an, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian eginiko Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak, bertara bildutako eta ordezkaturiko euskaltzain oso guztien adostasunez, Zuzendaritzak aurkezturiko honako hauek berretsi ditu:

Datorren ostegunean, martxoaren 6an, 2013ko Resurreccion Maria Azkue sariak banatuko dituzte Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak.

Akademiaren webgunearen atal erabilienak eskuko telefonoan eskura izateko, webgunea moldatu du Euskaltzaindiak. Hemendik aurrera, webgunearen bertsio arruntean ez ezik, Hiztegi Batua, Orotariko Euskal Hiztegia eta Euskal Onomastikaren Datutegia Smartphone eta iPhone motako telefonoentzako egokitutako moldean ere kontsulta daitezke. Eskuko telefonotik webgune osoa ikusteko ere aukera ematen da.

Euskaltzaindiaren webgunearen atal erabilienak eskuko telefonoan eskura izateko, webgunea moldatu du Akademiak.

Charles “Chuck” Fillmore, Berkeley-ko hizkuntzalaritza-irakasle emeritua, otsailaren 13an zendu zen, 84 urte zituela, bi urte minbiziarekin borrokan ibili ondoren.

Europar Batasunean 255 hizkuntza baino gehiago mintzatzen dira, eta horietatik 128 egoera larrian daude, eta 90, oso egoera larrian. Horrek biztanleriaren % 8ri, edo 45 milioitik gora pertsonari, eragiten die. Csaba Sándor Tabajdi Europako Parlamentuko Sozialisten eta Progresisten Aliantzaren Taldeko eurodiputatuaren esanetan, egoerari buelta eman dakioke. Euskararen kasua aipatu du, “bizirik irautea ez ezik, aurreratzea ere lortu baita".

 

saf logoa

Bihar, hilaren 21ean, "Desagertzeko arriskua duten europar hizkuntzez eta hizkuntza-aniztasuna Europar Batasunean" mintegia egingo da Bilbon. Bertan “Desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzez eta Europar Batasuneko hizkuntza-aniztasunari buruzko txostena”ren egileek parte hartuko dute. Mintegia Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak antolatu dute, eta Goaz Museum aretoan izango da, goizeko 9:30etik 14:00etara.

Egitaraua (euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz) (PDF, 656,22 KB)

"Desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzez eta Europar Batasuneko hizkuntza-aniztasunari buruzko txostena, François Alfonsi eurolegebiltzarkideak aurkeztua (PDF, 179,92 KB)

Euskaltzaindiaren webguneak 77.205 bisita izan zituen urtarrilean. Bestalde, webguneko orriek 481.992 bistaratze izan zituzten hil berean.

Aurtengo Ohorezko Danborrada Makila Aurelia Arkotxa idazle, unibertsitateko irakasle eta euskaltzainak jaso du Hendaiako Bixintxo festetan.

Larunbatean, otsailaren 15ean, Maule-Lextarreko Herriko Etxean, Jean-Baptiste Coyos euskaltzainak Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri liburua aurkeztu du. Mixel Etxebest Mauleko aüzapezaren harrera hitzen ondotik, Andres Urrutia euskaltzainburuak azpimarratu du nola Euskaltzaindiak lotura hertsiak dituen Zuberoarekin.

 

saf logoa

Datorren ostiralean, hilaren 21ean, "Desagertzeko arriskua duten europar hizkuntzez eta hizkuntza-aniztasuna Europar Batasunean" mintegia egingo da Bilbon, eta bertan “Desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzez eta Europar Batasuneko hizkuntza-aniztasunari buruzko txostena”ren egileek -Csaba Sándor Tabajdi Europako Parlamentuko Sozialisten eta Progresisten Aliantzaren Taldeko eta François Alfonsi Berdeak-ALEko Taldeko eurodiputatuek- parte hartuko dute. Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak elkarlanean antolatu dute, Goaz Museum aretoan izango da, goizeko 9:30etik 14:00etara, eta hedabideentzat irekita izango da.

Egitaraua (euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz) (PDF, 228,51 KB)

Atzo, otsailaren 13an, Aurelia Arkotxak eta Itxaro Bordak eman zuten Harri eta herri liburuaz, eta oro har Gabriel Arestiren lanaz, egin diren jardunaldien hirugarren eta azken hitzaldia. Jardunaldiok Bilbo Zaharra Forumak antolatu ditu.

Datorren larunbatean, otsailaren 15ean, Jean-Baptiste Coyosen Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri liburua aurkeztuko da, goizeko 10:30ean, Maule-Lextarreko Herriko Etxean. Liburuak Gure Herria aldizkarian 1924tik 1939ra argitaratu ziren zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri bilduma bat eskaintzen du.

Jon Juaristiren eta Karmelo Landaren iritziak eta ikuspuntuak entzun ziren atzo, Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbo Zaharra Forumak Harri eta herri liburuaz, eta oro har Gabriel Arestiren lanaz, antolatu dituen jardunaldietan.

Gaur, otsailaren 12an, Raimundo Olabide euskaltzain oso, idazle eta irakaslea omendu dute Gasteizen, Olabide ikastolak eta Euskaltzaindiak. Omenaldian "Aita Raimundo Olabide Carrera (1869-1942). Oroitzapenez eta omenez haren jaiotetxean” dioen plaka bat jarri dute Andra Mari Zuriaren Plazan, Olabide jaio zen etxearen aurrean. Ekitaldia ikastolaren 50. urteurrenaren barruan kokatu da.

Anjel Lertxundi eta Kirmen Uribe aritu ziren atzo, Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbo Zaharra Forumak Harri eta herri liburuaz, eta oro har Gabriel Arestiren lanaz, antolatu dituen jardunaldietan. Jardunaldiok ikasturte osoan zehar burutuko dira.

Gabriel Arestiren Harri eta herri liburuak 50 urte beteko ditu aurten. Hori dela-eta, protagonista izango da Klasikoen 7. irakurraldi jarraituan, baita ikasturtean zehar Bilbo Zaharra Forumek antolatu dituen jardunaldi guztietan ere. Hala, egilea eta liburua, biak izango dira hizpide asteon egingo diren hiru hitzalditan. Lehena gaur izango da, Anjel Lertxundi eta Kirmen Uribe idazleen eskutik. Euskaltzaindiaren egoitzan izango da, iluntzeko 19:00etan.

Datorren asteazkenean, hilaren 12an, Gasteizko Olabide ikastolaren 50. urteurrena dela-eta, Gasteizen izango da Euskaltzaindia, eta, besteren artean, ikastolari bere izena eman zion Aita Raimundo Olabideri eskainiko zaion omenaldian parte hartuko du.

Andoni Sagarna euskaltzain osoa eta Gipuzkoako ordezkaria izango da Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta Adibideak egitasmoaren zuzendaria, 2014. urtean. Miriam Urkiak, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko Lantaldearen buruak, zeregin horretan lagunduko dio, eta Jose Antonio Aduriz euskaltzain urgazleak aholkulari lanetan jardungo du. Haiekin batera ere, orain arteko lantaldearen teknikariek (Elizabet Kruzeta, Ainhoa Otamendi, Ane Loidi eta Gabriel Fraile) lanean jarraituko dute.

Urtarrilaren 31n, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Bilbon, Akademiaren egoitzan, iaz hil zen Karmele Rotaetxe ohorezko euskaltzaina omentzeko.

Nafarroako irakaskuntzan iragarri da datorren 2014-15 ikasturtean izena emateko epea. Urtero bezala, gurasoek aukera izanen dute beren umeak D ereduan matrikulatzeko, bai irakaskuntza publikoan, bai ikastolen sarean. Izan ere, ikastetxe horiek aukera paregabea eskaintzen diote Nafarroako gizarteari, gurasoei bereziki, nafar guztiona den hizkuntza eta kulturatik abiatuz, beren seme-alabak mundu zabalera begira hezi ahal izateko.

Gaur, urtarrilaren 31n, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin du Bilbon, egoitzan, Karmele Rotaetxe zenaren omenezko hilberri txostena irakurtzeko.

Uribe kostako herri honen izen ofiziala Sopela da, atzo, urtarrilaren 29an, Bizkaiko Batzar Nagusiek Sopela izenari ofizialtasuna ematea onartu eta gero. BOEen argitaratzea da izen aldaketa amaituta egoteko falta den pauso bakarra.

Datorren ostiralean, urtarrilaren 31n, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egingo du Bilbon, egoitzan, 12:30ean, Karmele Rotaetxe ohorezko euskaltzaina omentzeko.

Joan den ostiralean, urtarrilaren 24an, Aiarako Udaletxean, Aiarako toponimia nagusia / Toponimia mayor de Ayala liburua aurkeztu zen.

Atzo, urtarrilaren 26an, Sabino Arana Fundazioak urtero ematen dituen sariak banatu zituen, Bilboko Arriaga Antzokian eginiko ekitaldian. Sari-emate ekitaldia hasi baino lehen, saridun guztiak Euskaltzaindiaren egoitzan batu zituen Fundazioak.

Datorren ostiralean, urtarrilaren 24an, Aiarako Udaletxean, Arespalditzan, Aiarako toponimia nagusia / Toponimia mayor de Ayala izeneko liburua aurkeztuko da. Liburua Euskaltzaindiak landu du, Aiarako Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Aurkezpena iluntzeko 19:00etan egingo da.

Datorren astelehenean, urtarrilaren 20an, Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzainak argitaratu duen azken liburua, Nevadako egunak, aurkeztuko da Gasteizen. Ignacio Aldecoa Kultura Etxean izango da, iluntzeko 19:30ean. Miel Anjel Elustondok egingo du aurkezpena.

Euskaltzaindiak bere webgunearen bidez plazaratzen duen Euskal Onomastika Datutegiaren bertsio eguneratua jarri du sarean.

Urtarrilaren 10ean, Sopuertako Kultura Etxean, "Euskal izen eta abizenak" izeneko hitzaldia eskaini zuen Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko Onomastika zerbitzuko arduradunak.

Abenduaren 20an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Baionan, Herriko Etxean, iaz hil zen Jean Haritschelhar euskaltzain emeritu eta euskaltzainburu ohia omentzeko.

 
Euskaltzaindiaren webguneak 66.423 bisita izan zituen abenduan. Bestalde, webguneko orriek 404.375 bistaratze izan zituzten hil berean.

Euskaltzaindiak uztailetik abendura bitartean kaleratu dituen liburuak bildu ditugu hemen. Toponimia hizpide duten bi liburu argitara eman ditu Akademiak: batetik, Gasteizko Toponimia - Langraiz, eta bestetik Aiarako toponimia nagusia. Bernardo Atxagak zuzentzen duen Erlea aldizkariaren zenbaki berria, zazpigarrena, plazaratu da, eta baita Euskera agerkariaren azken emaitza. Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren bosgarren liburukia ere kalean da.

Bestalde, urtarriletik uztailera bitarteko argitalpenak ikusteko sakatu hemen.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper