Plazaberri


Otsailaren 24an, Zierbenako Udalak eta Euskaltzaindiak hitzarmen bat sinatu zuten, herriko toponimia ikertzeko eta arautzeko.  Udalaren izenean, Marcelino Elortza alkateak eta, Euskaltzaindiarenean, Xabier Kintana idazkariak sinatu zuten. Sinatze-ekitaldian Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko kidea ere izan zen.
 
Hitzarmen horren xedea honako hauxe da: Zierbenako toponimoak eta herriko ageriko hizkuntza-paisajea normalizatzea. Lana Ulibarri euskaltegiko Jose Mari Zubiaga eta Joseba Perez ikerlariak egiten ari dira,  beharra gainbegiratzeko Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak izendatu duen Goio Bañalesen zuzendaritzapean.
 

Nafarroako Gobernuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak antolaturik, "Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa" izeneko jardunaldia eginen da Iruñean, Euskarabidearen egoitzan, martxoaren 4an. Aurreko astean iragarri bezala, izena emateko epea otsailaren 26an bukatu zen.

Egin diren matrikulak kontuan izanik, toki guztiak bete dira eta ez da onartuko eskabide gehiagorik.

Gaur, otsailaren 26an,  Euskaltzaindiak izendatu berri dituen ohorezko euskaltzainei diplomak eman dizkie. Ekitaldian zortzi ohorezko euskaltzain izan dira eta honela dioen diploma bana jaso dute: "Euskaltzaindiak euskararen aldeko haren merezimendu bikainak aitortuz, euskaltzain ohorezko izendatu du". Honelaxe esan die Andres Urrutia euskaltzainburuak: "Askotarikoak dira zuen eginak, hitzetan nahiz ekintzetan, euskalgintzaren esparruan. Horiek eskertu nahi ditu Euskaltzaindiak ekitaldi honekin eta bide batez, zuen presentzia baliatu zor zaizuen ohorezko izate hori nabarmentzeko eta azpimarratzeko gizartearen aurrean".

Orotara, 11 ohorezko euskaltzain berri izendatu zituen Akademiak, urtarrilaren 29an eginiko osoko batzarrean: Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana María Etxaide, Joshua Fishman, Jose Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete.

Bestalde, Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekak erakusketa xume bat prestatu du aretoko beira-kutxan, ekitaldiak iraun duen bitartean ikusgai egon dena. Erakusketak ohorezko euskaltzain berrien liburu eta argitalpen batzuk biltzen ditu.

Martxoaren 4an, ostegunean, Nafarroako Gobernuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak antolaturik, "Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa" izeneko jardunaldia eginen da Iruñean, Euskarabidearen egoitzan. Jardunaldia bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmenaren barnean kokatzen da.

Jardunaldia goizeko 9:00etatik 14:30era izanen da. Euskarabidearen helbidea hau da: Donibane-San Juan BH eraikina - Biurdana kalea 1, 1. IRUÑEA

Izen-ematea

Izen-ematea doakoa da. Izena emateko epea otsailaren 26an amaituko da.

Izena non eta nola eman:

  • Parte-hartze orria bete eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidaliz, edo
  • Parte-hartze orria bete eta 948 19 99 05 fax zenbakira bidaliz, edo
  • 948 19 99 04 telefonora deituz.

thumb_ploter_jornada

"Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa" jardunaldiaren egitaraua 148,73 Kb

Otsailaren 26an, ohorezko euskaltzain berriei diploma emate-ekitaldia egin dela aprobetxatuz, Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekak erakusketa xume bat prestatu du aretoko beira-kutxan, ekitaldiak iraun duen bitartean ikusgai egon dadin. Erakusketak ohorezko euskaltzain berrien liburu eta argitalpen batzuk biltzen ditu.

Urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak Donostian egindako osoko batzarrean, ohorezko euskaltzain berriak izendatu zituen. Orotara, 11 ohorezko berri izendatu zituen:  Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana María Etxaide, Joshua Fishman, Jose Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete.

"MUGARIK GABEKO TELEBISTA" kanpainaren aldeko sinadurak biltzeko epea luzatu da, eta maiatzaren 15a arte zabalik egongo da. Acció Cultural del País Valencià elkarteak adierazi bezala, kanpaina erritmo onean doa, eta dagoeneko 400.000 sinaduratik gora bildu dira, baina franko gehiago behar dira: jakina den bezala, beharrezkoa da 500.000ko kopurua gainditzea. Herrialde Katalanetan hasitako kanpaina Hego Euskal Herrira hedatu zen eta parte hartzea oso inportantea izaten ari da, Nafarroan batez ere. Horregatik luzatu den epe honetarako dei berezia egiten zaie batik bat Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrei.

Arazo burokratiko batzuk direla medio, sinadura bilketaren hasiera atzeratu egin zen. Hori dela-eta, Hautes Batzordeak beste hiru hilabeteko epea eman du sinadurak jasotzeko. Beraz, maiatzaren 15ean izango da azken eguna sinadurak biltzeko.

"Mugarik gabeko telebista" kanpaina Herrialde Valentziarrean sortu zen, eta bere xede nagusienetako bat, Euskal Telebista Nafarroan ikusten jarraitu ahal izateko, eskubide hori legez bermatzea da.  Horretarako, urtarrilean, herritarren sinadurak  biltzeari ekin zitzaion. Euskaltzaindia da ekimen hau babesten duen erakundeetako bat eta Hego Euskal Herrian dituen bulegoetan jasotzen ari  da sinadurak.

Sinaduren bilketarako informazioa eta argibideak ikusteko sakatu HEMEN.

EUSKALTZAINDIAREN BULEGOAK HEGO EUSKAL HERRIAN:

  • ARABA (Gasteizko ordezkaritza): Alava Jenerala, 5. 01005 Gasteiz. Telf. 945-233648
  • BIZKAIA (Bilboko egoitza): Plaza Barria, 15. 48005 Bilbo. Telf. 94-4158155
  • GIPUZKOA (Donostiako ordezkaritza): Hernani, 15, behea. 20004 Donostia. Telf. 943-428050
  • NAFARROA (Iruñeko ordezkaritza): Conde Oliveto, 2, 2. 31002 Iruñea. Telf. 948-223471

Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara.

Otsailaren 18an, Gontzal Mendibil eta Iñaki Irazu izan ziren,  Bilbo Zaharra Forumek antolatutako herri literaturari buruzko jardunaldien bigarren saioan. Jardunaldi horiek Euskaltzaindiaren aretoan egiten ari dira, "Herri Literatura (koplak, bertso-paperak, bat-batekoak eta baladak)" izenburupean. Gontzal Mendibil eta Iñaki Irazu bertso-paperei buruz aritu ziren.

"Herri Literatura (koplak, bertso-paperak, bat-batekoak eta baladak)" jardunaldiak otsailaren 11n hasi ziren,  Xabier Amurizaren eta Jon Aurreren eskutik. Hurrengo saioa martxoaren 4an izango da, iluntzeko 19:00etan. Bertan  Maialen Lujanbiok eta Uxue Alberdik hartuko dute parte.

Nicolas Sarkosy hautagaiaren hitza

Eskualde hizkuntzak behin betikotz segurtatzeko "aterabide eraginkorrena da lege testu bat onarmen juridikoa finkatuko duena eta proposamen konkretuak eskainiko dituena". "Auzi hau gure Errepublikaren barneko askatasunarena da bai eta ere kultura oinordearen aberastasunarena". "Hiztun naturalen asken belaunaldiak desagertzen ari direlarik, irakaskuntza da bide hoberena eta erabakigarriena gure ondare linguistikoa salbatzeko".

Gau eta egun liburu artean murgilduta bizi garenontzat (eta hau literalki ulertu behar da kasu batzuetan) galdera oinarrizkoa izaten da liburu horien egileei buruz, haien bizitza eta lanei buruz, zerbait jakitea, edo ezer interesgarririk jakitera iristea, bitxia, are txundigarri edo aztoragarria bada, hobe. Kasurik gehienetan idazleak, hots, literatoak, izaten dira gure kuriositatearen biktima nagusiak, edota inoiz edo beste antzeko estatusa duten bestelako egile batzuk, alegia, saiakera egileak (pentsalariak, zientzilariak...) normalki intelektual gisa sailkatu ohi ditugunak. Baina nora iritsiko ginateke gure kuriositatea horietako multzo zehatz batean pausatuko balitz, adibidez, filologoen baitan?

Pruden Gartzia: Emakume filologoak 88,36 Kb

Denborak etengabe egiten du aurrera. Inoizka besterik iduritzen bazaigu ere, denborak ez du inoiz kerarik ez geldialdirik egiten. Zenbat eta urtez osatuago egon, gainera, hainbat eta zoroagoa eta lasterragoa iruditzen zaigu denboraren joana. Egunen joan-etorri geldigabeari, askotan, azpian hartzen gaituen gurpil errukigabearen tankera hartzen diogu.

Urtebete baino gehiago da Antonio Zavala hil zela. 2009ko urtarrilaren 2an hil zen, eta bezpera-bezperagoan izan ziren, Xabierren, hileta-elizkizunak. Egun hotz bezain argia zen. Nafarroako zeru oskarbiak urdin bizi aparta eskaintzen zigun hara hurbildu ginen euskaltzaleoi. Hodeiertzean elurturik zeuden mendi-gailurrak. Nafarroako lautadetara sartzea zeru-lurrak zabaltzea bezalakoa zen.

Jabier Kaltzakorta: Antonio Zavalaren omenetan eta ohoretan 78,78 Kb

Euskaltzaindiaren Onomastika batzordea Euskal Herriko ibaien izenei buruzko araua prestatzen ari da. Ipar Euskal Herriko ibaiei dagokienez, bertako euskaltzainekin elkarlanean dabil batzordea, eta otsailaren 4an bilera berezia egin zen Akademiaren Iparraldeko ordezkaritzan, Baionan, Lapurdin itsasoratzen diren erreka-izenez aritzeko.

Bilera horretan hauek izan ziren: Txomin Peillen, Xarles Videgain, Patxi Gale, Mikel Gorrotxategi, Gexan Alfaro, Jakes Causabon eta Celine Mouleon.

Otsailaren 11n, Euskaltzaindiaren egoitzan, Xabier Amurizak eta Jon Aurrek koplak izan zituzten hizpide, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako herri literaturari buruzko jardunaldien lehen saioan. Jardunaldi horiek  "Herri Literatura (koplak, bertso-paperak, bat-batekoak eta baladak)" dute izena eta martxoaren 11a arte egingo dira, Akademiaren egoitzan.

2002. urtean, Euskaltzaindiak eta Bilbo Zaharra Euskaltegiak hitzarmena sinatu zuten, euskal kultura sendotzeko asmoz. Ordutik hona, euskal kulturaren inguruko ekimen ugari antolatu ditu Euskaltegiak, Akademiaren egoitzan. "Herri Literatura (koplak, bertso-paperak, bat-batekoak eta baladak") jardunaldien hurrengo saioa otsailaren 18an izango da, iluntzeko 19:00etan. Bertan izango dira Gontzal Mendibil eta Iñaki Irazu.

Gaur, otsailaren 10ean, Euskaltzaindiaren egoitzan, urte bateko iraupena izango duen lankidetza-hitzarmena sinatu dute Deia egunkariak eta Akademiak. Deia-ren izenean,  Iñigo Camino egunkaria argitaratzen duen Editorial Iparraguirreren zuzendariak sinatu du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Horiekin batera, Jon Goikoetxea Deia egunkariaren Marketin zuzendaria, Jose Luis Lizundia Euskaltzaindiaren diruzaina eta Pello Telleria Akademiaren idazkariordea izan dira.

Hitzarmen horren ondorioz, besteren artean, Deia egunkariak 2.000. urtetik hona ekoiztu dituen euskarazko testuak Euskaltzaindiaren eskuetan jarriko ditu, Akademiak Lexikoaren Behatokia deritzan egitasmoa garatu dezan.

 

Urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, 2009an hil ziren euskaltzain hauek omentzeko: Antonio Zavala euskaltzain osoa, Santiago Ezkerra euskaltzain urgazlea, Juri Zytsar ohorezko euskaltzaina, Roger Idiart euskaltzain urgazlea, Mikel Atxaga euskaltzain urgazlea eta Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazlea.

Hona hemen Mari Karmen Garmendiak idatzitako Mikel Atxagaren hilberri-txostena.

Mari Karmen Garmendia: Mikel Atxagari eskainitako hilberri-txostena 74,25 Kb

Mikel Atxagaren irudiak 8,26 Mb

Urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, 2009an hil ziren euskaltzain hauek omentzeko: Antonio Zavala euskaltzain osoa, Santiago Ezkerra euskaltzain urgazlea, Juri Zytsar ohorezko euskaltzaina, Roger Idiart euskaltzain urgazlea, Mikel Atxaga euskaltzain urgazlea eta Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazlea.

Hona hemen Jean-Louis Davant euskaltzain osoak idatzitako Roger Idiarten hilberri-txostena.

Jean-Louis Davant: Roger Idiart (1931-2009) 75,17 Kb

Roger Idiarten irudiak 6,80 Mb

Urtarrilaren 21ean, Eroski Fundazioak, Elhuyar Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatuta, "Corpusgintza gaur egun" izeneko mintegia egin zen Euskaltzaindiaren egoitzan. Mintegia hasi baino lehen, Eroskik Consumer aldizkariaren corpusa biltzen duen CDa eman zion Euskaltzaindiari. Corpus honen garapenean Elhuyar Fundazioak eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak hartu dute parte.

Mintegian honako hauek izan ziren hizlariak: Xavier Gómez Guinovart, Miriam Urkia eta Igor Leturia eta Edurne Martinez. Hona hemen Igor Leturiak eta Edurne Martinezek -Elhuyar Fundazioaren eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoaren izenean-  mintegian eman zuten hitzaldia: "Eroski Consumer Corpusaren aurkezpena".

Igor Leturia eta Edurne Martinez: "Eroski Consumer Corpusaren aurkezpena" 1,44 Mb

Urtarrilaren 21ean, Eroski Fundazioak, Elhuyar Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatuta, "Corpusgintza gaur egun" izeneko mintegia egin zen Euskaltzaindiaren egoitzan. Mintegia hasi baino lehen, Eroskik Consumer aldizkariaren corpusa biltzen duen CDa eman zion Euskaltzaindiari. Corpus honen garapenean Elhuyar Fundazioak eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak hartu dute parte.

Mintegian honako hauek izan ziren hizlariak: Xavier Gómez Guinovart, Miriam Urkia eta Igor Leturia eta Edurne Martinez. Hona hemen Xavier Gómez Guinovart Vigoko Unibertsitateko Informatika Linguistikoaren Mintegiko arduradunak  mintegian eman zuen hitzaldia: "Testu-corpusak eta plangintza linguistikoa".

Xavier Gómez Guinovart: Testu-corpusak eta plangintza linguistikoa 2,79 Mb

Urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, 2009an hil ziren euskaltzain hauek omentzeko: Antonio Zavala euskaltzain osoa, Santiago Ezkerra euskaltzain urgazlea, Juri Zytsar ohorezko euskaltzaina, Roger Idiart euskaltzain urgazlea, Mikel Atxaga euskaltzain urgazlea eta Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazlea.

Hona hemen Xabier Kintana euskaltzain osoak idatzitako Juri Zytsar-en hilberri-txostena.

Xabier Kintana: Juri Vladimirovitx Zytsar-i, in memoriam 140,20 Kb

Juri Zytsar-en irudiak 7,15 Mb

Urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, 2009an hil ziren euskaltzain hauek omentzeko: Antonio Zavala euskaltzain osoa, Santiago Ezkerra euskaltzain urgazlea, Juri Zytsar ohorezko euskaltzaina, Roger Idiart euskaltzain urgazlea, Mikel Atxaga euskaltzain urgazlea eta Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazlea.

Hona hemen Andres Iñigo euskaltzain osoak idatzitako Santiago Ezkerra "Lizarrusti"-ren hilberri-txostena.

Andres Iñigo: Aurelio Etxarri Aranazkoa (Santiago Ezkerra Beltza "Lizarrusti") euskaltzain urgazlea 106.30 Kb

Santiago Ezkerraren irudiak 10,25 Mb

Urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak Donostian egindako osoko batzarrean, ohorezko euskaltzain berriak izendatu zituen. Orotara, 11 ohorezko berri izendatu zituen.

Jakina denez, Euskaltzaindiak aldiro-aldiro izendatzen ditu ohorezko euskaltzainak, bere arautegiaren arabera, hain zuzen ere euskarari egindako mesede bikainengatik. Ohorezko euskaltzainen azken izendapena 2004an egin zen. Gaur egun, 33 ohorezko euskaltzain dira.

Hauek dira ohorezko euskaltzain berriak: Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana María Etxaide, Joshua Fishman, Jose Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete.

 

Urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, 2009an hil ziren euskaltzain hauek omentzeko: Antonio Zavala euskaltzain osoa, Santiago Ezkerra euskaltzain urgazlea, Juri Zytsar ohorezko euskaltzaina, Roger Idiart euskaltzain urgazlea, Mikel Atxaga euskaltzain urgazlea eta Juan Jose Zearreta  euskaltzain urgazlea.

Hona hemen Joxe Mari Iriondo ohorezko euskaltzainak idatzitako Antonio Zavalaren hilberri-txostena.

Joxemari Iriondo: Antonio Zavala Echeverria 269,08 Kb

Antonio Zavalaren irudiak 9,03 Mb

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper