Hiztegi Batuaren azken bertsioa sarean jarriko da asteazkenean

Martxoaren 6an, UZEIren eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmena sinatu ostean, Hiztegi Batuaren azken bertsioa, egun horretan sarean jarriko dena, aurkeztuko du Akademiak. Hala, Euskaltzaindiak arautu dituen 42.942 forma eskainiko dira Akademiaren webgunean, asteazkenetik aurrera.

Hiztegi Batuaren paperezko azken edizioa 2010. urtean argitaratu zen. Une horretan, Hiztegi Batuaren bigarren itzulia egiten ari zen Akademia, eta, aldiro-aldiro, onartu ahala, bigarren itzuli horren hitz-zerrendak txertatzen zituen Hiztegi Batuan.

Orain, bigarren itzulia amaitu da. Eta, hain zuzen ere, bigarren itzulia bukatutzat ematen duen azken bertsioa aurkeztuko da asteazkenean. Euskaltzaindiak arautu dituen 42.942 forma (36.843 hiztegi-sarrera eta 6.097 azpisarrera) erabiltzaile guztien esku jarriko dira, Akademiaren webgunean. 2010etik hona, 2.763 sarrera eta 508 azpisarrera gehiago eskaintzen ditu azken bertsioak.

thumb_hiztegi_batua_3arg

Andoni Sagarnak eta Miriam Urkiak aurkeztuko dute Hiztegi Batuaren azken bertsioa. Xabier Kintana, Miren Azkarate, Pello Salaburu, Patxi Uribarren eta Ibon Sarasola Hiztegi Batua (2. itzulia) Batzorde Ahaldunduko kideak ere aurkezpenean izango dira.

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh