Adolfo Arejita da Euskaltzaindiaren ordezkaria EITBren Administrazio Kontseiluan

Adolfo Arejita da Euskaltzaindiaren ordezkari berria EITBren Administrazio Kontseiluan. Gaur, otsailaren 28an, Eusko Legebiltzarrak EITBren Administrazio Kontseilua eraberritu du, eta, beste guztiekin batera, Euskaltzaindiaren ordezkaria onartu. Akademiako Zuzendaritzak, Arautegiak eta Barne-erregelek ezarririko prozedura eta arauak betez, otsailaren 7an Gasteizen eginiko bilkuran, erabaki zuen Eusko Legebiltzarrari Adolfo Arejita Oñarte-Etxebarria euskaltzaina eta Iker sailburua EITBren Administrazio Kontseilurako proposatzea.

EITBren Administrazio Kontseilua 19 kidez osatua da. Haietarik 15, alderdi politikoek proposatutako kideak dira eta gainerako lauak Euskaltzaindiak, Eusko Ikaskuntzak, EHUk, Euskalerriaren Adiskide Elkarteak, sindikatuek eta kontsumitzaileen elkarteek proposatzen dituztenen artean aukeratzen dira.

Euskaltzaindiaren aurreko ordezkaria EITB Administrazio Kontseiluan Jose Luis Lizundia euskaltzaina izan da.

arejita txikia

 

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh