"Oguetalau guizon bear dira icentau Guernicaco batzarrean eguiteco alegiña an euskeraren ganean. Jose Pablo Ulibarri Galindez, 1832, Done Peru egunean". Horrela dio gaur, azaroaren 27an, Euskaltzaindiaren egoitzan jarri den plakak. Bizkaiko Foru Aldundiaren oparia da, Plaza Barriko egoitza beste 30 urterako Akademiaren esku laga duela gogoan.
Plakaren beheko aldean honakoa irakur daiteke: "2014ko irailaren 11n berretsi deutso Bizkaiko Foru Aldundiak Euskaltzaindiari egoitza honen lagapena". Horixe izan baitzen bi erakundeok egoitzaren 30 urterako lagapen- hitzarmena sinatu zuten eguna.
Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak plaka agerian utzi dute. Euren ondoan hauek izan dira: Josune Ariztondo Kultura diputatua eta Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkaria. Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari nagusia, Erramun Osa eta Joseba Zabaleta kudeatzailea -Akademiaren idazkariordea eta kudeatzailea, hurrenez hurren- ere izan dira.
Comments
Erabakia hartu duenak uste du, akaso, egun J. Pablo bizi balitz hala jartzeko eskatuko zukeela?