Dialektologia

Dialektologia

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia.

Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36 eta Gipuzkoan ere 36, Nafarroako Foru Erkidegoan: 27 herri, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12.

Ikusi Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Zuzenean:

Morfología del Verbo Auxiliar Vasco

Hamabost liburuz osatutako lana da, euskal aditz laguntzailearen azterketa zehatza egiten duena. Beti ere Louis-Lucien Bonaparteri jarraikiz, Pedro Yrizarrek euskalki guztietako aditz laguntzailearen morfologia oso-osorik aztertu eta liburu zehatzak osatu zituen, mapa ugariz hornituak.

Ikusi Morfologia del Verbo Auxiliar Vasco

Euskal Herriko Hizkuntz Atlasa: Ohiko Euskal Mintzamoldeen Antologia

Euskaltzaindiak EHHA egiteko egindako lanaren erakusgarri den antologia argitaratu zuen 2000. urtean. Euskaldun guztientzat egina da, ez ikerketak egiteko, ezta ere euskalkien azterketak egiteko. CD eta CD-ROM euskarrietan argitaratu zen. EHHArako inkestak egin eta zenbait urte iragan ondoren, aukeratutako pasarteak dira. Herri bakoitzeko minutu eta erdiko lagina jaso zen.

Ikusi Euskal Herriko Hizkuntz Atlasa