|
Patxi Baztarrikak "Babeli gorazarre" liburua aurkeztu du Euskaltzaindian |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Written by Prentsa Zerbitzua
|
|
Friday, 04 June 2010 08:36 |
|
Ekainaren 2an, Euskaltzaindiaren egoitzan, Babeli gorazarre liburua aurkeztu zuen Patxi Baztarrikak. Ekitaldia Bilboko Udalak antolatu zuen. Egilearekin batera, Andres Urrutia euskaltzainburua, Bernat Joan i Mari Kataluniako Hizkuntza Politikako idazkari nagusia eta Ana de Castro Bilboko Udaleko Euskara zinegotzia izan ziren.
Liburua argitaratu duen Alberdania argitaletxeak dioenez, "Informazio eta komunikazioaren aro honetan, egileak "bidezko eta eragingarritzat" definitzen duen hizkuntza politika baten edukia eta eginkizun nagusiak aztertzen ditu saiakera honetan, beti ere kohesio soziala helburu nagusi duen kultura politikoaren ikuspegitik. Azterketaren eremuak hiru maila nagusitan banaturik datoz: Europa, Espainiako Estatua eta Euskadi".
|
|
|
Joseba Zabaleta Euskaltzaindiko kudeatzaile berria da |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Written by Prentsa Zerbitzua
|
|
Thursday, 03 June 2010 09:19 |
|
Euskaltzaindiko kudeatzaile berria Joseba Zabaleta Zendagorta da. Juanjo Zearreta zenaren heriotzaren ondorioz, Akademian zegoen hutsunea beteko du Zabaletak.
Joseba Zabaleta Gernikan jaio zen, 1967an. Administrazio eta Finantzetan lizentziatua da eta MEGA Masterra dauka, biak Deustuko Unibertsitatean egindakoak. Ibilbide luzea egin du enpresa eta sektore desberdinetan, hala nola Vodafonen (lehen Airtel izandakoa). Bertan hamabi urte egin zituen, hasierako zazpiak Zamudion, egoitzako Administrazio eta Finantza Zuzendari bezala. Azken 5 urteetan, Madrilen jardun zuen, Controller gisa. Euskal Herrira itzuli ostean, Bizkaiko Teknologia Parkean egoitza duen industriagintza sektoreko enpresa batean, A&F eta Giza Baliabideen Zuzendaria izan zen.
Joseba Zabaleta ekainaren 1ean hasi zen lanean eta, berak aitortu bezala, kargua ilusioz eta lan egiteko gogo handiz hartu du.

|
|
Koldo Zuazoren "Sakanako euskara. Burundako hizkera" liburua kalean da |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Written by Prentsa Zerbitzua
|
|
Wednesday, 02 June 2010 10:27 |
|
Gaur, ekainaren 2an, Sakanako euskara. Burundako hizkera liburua aurkeztu dute Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak, Iruñean, Euskarabidearen egoitzan. Koldo Zuazok idatzi duen liburu honek Burundako eta, azken batean, Sakanako euskararen berezitasunak erakusten dizkigu. "Euskal Herri osoan ibili eta gero -esan du Koldo Zuazok- Burundako hizkera da ezagutu dudan bereziena. Jakina, haren kokagunea da horren arrazoia: Nafarroako bazter batean dago, Gipuzkoa eta Araba ondoan dituela. Hiru leku horietatik elikatu da Burundako euskara".
Koldo Zuazorekin batera, Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak eta Xabier Azanza Euskarabideako zuzendari kudeatzaileak egin dute aurkezpena. Liburua Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak argitaratzen duten "Mendaur" bildumaren zortzigarren zenbakia da. Bilduma hau 2006an sortu zuten bi erakundeok, sinatua duten hitzarmenaren ondorioz.

Koldo Zuazoren hitzak 65,69 Kb
Andres Iñigoren hitzak 30,26 Kb
Xabier Azanzaren hitzak 48,04 Kb
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
|
|
"Sakanako euskara. Burundako hizkera" liburuaren aurkezpena, Iruñean |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Written by Prentsa Zerbitzua
|
|
Tuesday, 01 June 2010 12:48 |
|
Bihar, ekainaren 2an, Sakanako euskara. Burundako hizkera liburua aurkeztuko dute Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak, Iruñean, Euskarabidearen egoitzan. Liburua Koldo Zuazo hizkuntzalari eta euskaltzain urgazleak idatzi du eta "Mendaur" bildumaren zortzigarren zenbakia da.
Izenburuak adierazten duen bezala, liburuak Burundako eta, azken batean, Sakanako euskara dakar plazara. Bi atal nagusi ditu:
- Burundako hizkeraren ezaugarriak. Atal honetan Burundako hizkeraren egitura aurkezten da: fonologia, morfologia eta sintaxia.
- Dialektologia. Bertan Burundako hizkeran zer sortu den, zer gorde den, eta besteetatik zer hartu den aztertu du egileak.
|
|
"Mugarik gabeko telebista" kanpainak arrakasta handia izan du Nafarroan, batik bat |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Written by Prentsa Zerbitzua
|
|
Monday, 31 May 2010 07:54 |
"MUGARIK GABEKO TELEBISTA" kanpainaren aldeko 12.420 sinadura bildu dira Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritzan. Kopuru horren barnean Iruñeko ordezkaritzan bertan jaso direnak sartzen dira, baita ordezkaritzatik bideratuta Nafarroako euskaltegi, ikastetxe, elkarte eta abarretan bildu direnak ere. Azpimarratzekoa da Nafarroako zenbait Mankomunitate eta udaletako euskara teknikariek kanpaina honen alde egin duten lana, bildu diren sinadura ugari euren bitartez jaso baitira. Hori dela eta, Euskaltzaindiak bere esker ona agertu nahi die egindako lanagatik.
Horretaz gain, kanpainak iraun duen epean -urtarriletik maiatzaren 15era bitartean- Akademiaren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ordezkaritzetan ere bildu dira sinadurak. Bide horretaz gainera, Euskaltzaindiak bere harpidedunen artean banatu zituen sinadura orriak zuzenean Valentziara igortzeko eskutitz azalekin batera. Prozedura hau ere erabili dute kanpaina hau Euskaltzaindiarekin batera babestu duten Kontseiluak eta Eusko Ikaskuntzak. Bide honetatik 40.602 sinadura jaso dituzte Valentzian eta horiek beste erkidegoetan bildutako sinadurei batuko zaizkie. Beharrezkoa da 500.000ko kopurua gainditzea.

Jakina denez, "Mugarik gabeko telebista" kanpaina Herrialde Valentziarrean sortu zen, eta bere xede nagusia da hizkuntza bera duten erkidegoetan irrati-telebista emisioak jaso ahal izateko eskubidea legez bermatzea eta, horren ondorioz, Nafarroan Euskal Telebista ikusten jarraitzea. Horretarako, Madrilgo Hauteskunde Junta Zentralean herri ekimen legegilea proposatuko da. Bildutako sinadura guztiak ekainaren 24an entregatuko dira.
|
|
|
|
|
<< Start < Prev 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Next > End >>
|
|
Page 10 of 82 |
|
Zuzenean...
 |
September 2010 |
 |
|
|