plazaberri_goi
"Noticias de Gipuzkoa" egunkariak eta Euskaltzaindiak bion arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute PDF Print E-mail
Berriak
Written by Prentsa Zerbitzua   
Thursday, 17 June 2010 09:18
Atzo, ekainaren 16an, Euskaltzaindiaren Donostiako ordezkaritzan, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Noticias de Gipuzkoa egunkariak eta Akademiak. Noticias de Gipuzkoaren izenean, Arantzazu Zugasti zuzendariak sinatu zuen, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Eurekin batera, Andoni Sagarna Euskaltzaindiaren Iker sailburu eta Gipuzkoako ordezkaria izan zen.

Hitzarmen horren ondorioz, besteren artean, Noticias de Gipuzkoa egunkariak 2005. urtetik hona ekoiztu duen euskarazko testu-masa osoa Euskaltzaindiaren eskuetan jarriko du, Akademiak Lexikoaren Behatokia deritzan egitasmoa garatu dezan.

thumb_2010-6-16.noticias_de_gipuzkoa.hitzarmena_sinatzea_030
Read more...
 
Bernardo Atxagaren hitzaldia "Haur besoetakoa" nobelari buruzko jardunaldietan PDF Print E-mail
Berriak
Written by Prentsa Zerbitzua   
Wednesday, 16 June 2010 09:00

Ekainaren 15ean, Euskaltzaindiaren aretoan, Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzainak eman zuen Jon Miranderen Haur besoetakoa nobelari buruzko jardunaldien hirugarren eta azken hitzaldia. Jardunaldiak Bilbo Zaharra Forumak antolatu ditu.

Lehenengo hitzaldia ekainaren 3an izan zen, eta Laura Mintegik, Katixa Agirrek eta Josune Muñozek eman zuten; bigarrena, aldiz, ekainaren 10ean burutu zen, Txomin Peillen eta Pablo Joxe Aristorena aritu zirelarik.

Jardunaldiei amaiera emanez, gaur, ekainaren 16an, Haur besoetakoa liburuaren irakurketa egiten ari da Arriaga Antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.

thumb_2010-6-15.bilbo_zaharra.bernardo_atxagaren_hitzaldia_009

 
Txomin Peillen eta Pablo Joxe Aristorena "Haur besoetakoa" eleberriari buruzko jardunaldietan PDF Print E-mail
Berriak
Written by Prentsa Zerbitzua   
Tuesday, 15 June 2010 08:38

Ekainaren 10ean, Euskaltzaindiaren aretoan, Txomin Peillenek eta Pablo Joxe Aristorenak eman zuten Jon Miranderen Haur besoetakoa nobelari buruzko jardunaldien bigarren hitzaldia. Jardunaldiak Bilbo Zaharra Forumak antolatu ditu.

Lehenengo hitzaldia ekainaren 3an izan zen, eta Laura Mintegik, Katixa Agirrek eta Josune Muñozek eman zuten. Hurrengo saioa gaur, ekainaren 15ean, izango da, iluntzeko 19:00etan, Jose Irazu "Bernardo Atxaga"  hizlari izango delarik.

Jardunaldiei amaiera emanez, bihar, ekainaren 16an, Haur besoetakoa liburuaren irakurraldi jarraia egingo da Arriaga Antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.

thumb_2010-6-10.bilbo_zaharra.txomin_peillenen_hitzaldia_023
 
Euskaltzaindia Madrileko Liburu Azokan izan da PDF Print E-mail
Berriak
Written by Argitalpen Salmenta Zerbitzua   
Monday, 14 June 2010 08:18

Euskaltzaindia Madrileko Liburu Azokan izan da. Akademia Unión de Editoriales Universitarias Españolas-en (UNE) saltokian erakutsi ditu bere nobedade eta argitalpen esanguratsuenak eta elkarte horren kide diren beste 62 argitaletxerekin konpartitu du erakustokia. Aurtengo Azoka maiatzaren 28tik ekainaren 13ra egin da.

Madrileko Liburu Azoka, Madrileko Liburugileen Gremioak, Madrileko Editoreen Elkarteak eta Argitalpen Banatzaileen Elkarteen Federazioak antolatzen dute. Aurtengo gai berezia Eskandinaviako literatura izan da, eta horren karietara Europako iparraldeko 25 idazle gonbidatu dituzte.

thumb_madril_liburu_azoka

 
Aurelia Arkotxaren argazki eta testuak Baionako Euskal Erakustokian PDF Print E-mail
Berriak
Written by Prentsa Zerbitzua   
Friday, 11 June 2010 07:50

Aurelia Arkotxa euskaltzain eta idazleak egindako hamabi argazkik osatzen dute ekainean zehar Baionako Euskal Museoan ikusgai egongo den erakusketa. Argazkien ondoan, Arkotxaren hamabi testu ere irakur daitezke.

Erakusketaren izena "Portulan" da eta ekainaren 1ean zabaldu zen. Aurkezpen ekitaldian, Aurelia Arkotxak itsasoari buruz dituen testu batzuk irakurri zituen, Jesus Aureden akordeoiak lagundurik.

Erakusketaren ordutegia: asteartetik ostiralera, 10:00etatik 18:30ak arte.

thumb_arkotxa_argazkia

 
<< Start < Prev 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Next > End >>

Page 8 of 82
Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Hiztegi Batu Oinarriduna

Lexikoaren Behatokia

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria

banner_irizar

August 2010 September 2010 October 2010
Mo Tu We Th Fr Sa Su
Week 35 1 2 3 4 5
Week 36 6 7 8 9 10 11 12
Week 37 13 14 15 16 17 18 19
Week 38 20 21 22 23 24 25 26
Week 39 27 28 29 30

Saioa hasi

RSS
© 2010 Euskaltzaindia.Legal Notice