plazaberri_goi
"Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian" liburuaren aurkezpena PDF Print E-mail
Berriak
Written by Prentsa Zerbitzua   
Friday, 25 June 2010 11:04

Ekainaren 28an, astelehenean, Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian - L'enseignement du basque aux adultes natifs et non natifs en Pays Basque Nord liburua aurkeztuko du Euskaltzaindiak, Akademiaren Baionako ordezkaritzan. Liburua Erramun Baxok ohorezko euskaltzainak eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzain urgazleak prestatu dute. Ipar Euskal Herriko AEKren laguntzaz egin da, eta Euskararen Erakunde Publikoaren babesaz argitaratu.

Liburuak  euskara ikasten duten Ipar Euskal Herriko helduen ezaugarriak aztertzen ditu, herrikoenak eta etorkinenak bereiziz. Emaitzak AEK-ko ikasleen matrikulazio-fitxetan oinarritzen dira. Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Jagon" bildumaren 9. zenbakia da. Euskaraz eta frantsesez dago.

thumb_azala

Liburuaren aurkibidea 44,63 Kb

 
"Su-armak, germenak eta altzairua" kaleratu da PDF Print E-mail
Berriak
Written by Andoni Sagarna   
Thursday, 24 June 2010 09:07
Liburu mardul honetan, Jared Diamond irakasle ospetsua historiako galderarik mamitsuenetako bati erantzuna ematen saiatzen da. Hauxe da galdera: Zergatik iritsi dira gizarte batzuk menderatzaile izatera eta gelditu dira beste batzuk menderaturik?

Ikuspegi askotatik begiratuz eta argudio sendoak erabiliz, Diamondek frogatzen du Eurasiako kontinenteak abantaila handiak izan dituela, haren luzetarako ardatzak duen orientazioagatik eta aberastasun biologikoagatik eta horri esker garatu zela hor laborantza eta, horren ondorioz, gizarte handi, sendo, antolatuak eratu zirela.

thumb_j._diamond

Read more...
 
Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia Akademiaren webgunean irakurgai PDF Print E-mail
Berriak
Written by Prentsa Zerbitzua   
Wednesday, 23 June 2010 09:04

Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia Euskaltzaindiaren webgunean irakur daiteke. Lan hori Euskaltzaindiak 2009an egin zituen lanen berri ematen duen txostena da eta PDF formatuan eskaintzen da.

2009ko Oroitidazkiak ondoko atalak ditu: Xabier Kintana Akademiaren idazkariaren sarrera, Erakundearen jarduerak, Batzorde eta egitasmoak, Erakunde zerbitzuak, Herri Administrazio eta erakundeak, eta Euskaltzaindiaren organigrama eta aurkitegia.

Argitalpen digital hau "Erakundearen berri" sailean kontsulta daiteke, Oroitidazkiak atalean.

thumb_oroitidazkia

 
Lautada euskaraz gogo biziz PDF Print E-mail
Berriak
Written by Manu Ruiz Urrestarazu   
Tuesday, 22 June 2010 10:21
Ekainaren 20an, Agurainen, Arabako ikastolen aldeko jaia egin zen, Gogo biziz lemapean. Urtero bezala, Euskaltzaindia gonbidatuta zegoen, eta Manu Ruiz Urrestarazu Arabako ordezkaria eta Patxi Uribarren euskaltzain osoa joan ziren. Aurtengo Araba Euskaraz Lautada ikastolak antolatu du.

Hona hemen, festa hori dela-eta, Manu Ruiz Urrestarazuk egindako gogoeta.

thumb_ruiz_urrestarazu

Manu Ruiz Urrestarazu: "Lautada euskaraz gogo biziz" 61,92 Kb

 
EHUk eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmen berria sinatu dute PDF Print E-mail
Berriak
Written by Prentsa Zerbitzua   
Monday, 21 June 2010 09:12
Gaur, ekainaren 21ean, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu dute Euskaltzaindiaren egoitzan. EHUren izenean Iñaki Goirizelaia errektoreak sinatu du eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak. Hitzarmen horrek EHUren eta Euskaltzaindiaren arteko elkarlana sendotzea du helburu.

Iñaki Goirizelaiak azpimarratu duenez, "hitzarmenak dioen bezala, gure erakundeen helburuetako batzuk berberak dira, batez ere euskarari dagozkionak eta hori oso inportantea da, EHUk euskararen aldeko jarrera garbi eta sendoa erakutsi baitu hasiera-hasieratik". Bere ondoan, Andres Urrutiak, Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko harremanak aspaldikoak direla nabarmendu du, eta, besteren artean, bi urterik behin bi erakundeek deituko duten  Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena sariaz mintzatu da: "Guretzat berebiziko garrantzia dauka, uste baitugu hor ikusten dela Euskaltzaindiak egiten duen lana nola mamitzen den Unibertsitateko ikerkuntza proiektuetan".

Read more...
 
<< Start < Prev 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Next > End >>

Page 7 of 83
Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Hiztegi Batu Oinarriduna

Lexikoaren Behatokia

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria

banner_irizar

August 2010 September 2010 October 2010
Mo Tu We Th Fr Sa Su
Week 35 1 2 3 4 5
Week 36 6 7 8 9 10 11 12
Week 37 13 14 15 16 17 18 19
Week 38 20 21 22 23 24 25 26
Week 39 27 28 29 30

Saioa hasi

RSS
© 2010 Euskaltzaindia.Legal Notice