plazaberri_goi
Patxi López Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Euskaltzaindia hartu du PDF Print E-mail
Berriak
Written by Prentsa Zerbitzua   
Friday, 02 July 2010 08:58
Atzo, uztailaren 1ean, Patxi López Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Euskaltzaindiaren ordezkariak hartu zituen Gasteizen, Lehendakaritzaren egoitzan. Bileran hauek izan ziren: Eusko Jaurlaritzaren izenean, Patxi López eta Blanca Urgell Kultura sailburua, eta Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburua, Xabier Kintana idazkaria, Jose Luis Lizundia diruzaina, Andoni Sagarna Iker sailburua, Andres Iñigo Jagon sailburua, eta Joseba Zabaleta kudeatzailea.

Patxi López lehendakaria denetik, hau izan da Euskaltzaindiarekin batzen den lehenengo aldia. Euskaltzaindiaren ohitura da kargua hartu duten herri agintari guztiekin batzartzea, eta hala egin zuen atzo lehendakariarekin. Bileran bi erakundeen arteko elkarlana sendotzeko asmoa azaldu zen.

thumb_eusk03

 
Iparraldeko euskaltzainen urteko bilkura PDF Print E-mail
Berriak
Written by Prentsa Zerbitzua   
Thursday, 01 July 2010 09:17
Ekainaren 28an egin zen Ipar Euskal Herriko euskaltzainen urteko bilkura, Baionako ordezkaritzan. Bilera hau urtero egiten da, Frantziako Estatuko Elkarte-legeak dioena betez, eta Iparraldeko euskaltzainek -oso, ohorezko eta urgazleek- parte hartzen dute.

Bilera horretan 2009ko ekitaldien txostena aurkeztu zuen Iparraldeko ordezkariak, baita Iparraldeko berariazko egitasmo eta argitalpenena ere. Bestalde, 2009ko kontuen txostena aurkeztu eta onartu zen.

Iparraldeko euskaltzainez gain Zuzendaritzako kideak ere izan ziren.

thumb_bn_2010-06-28_006

 
Elhuyar Fundazioak esku artean dituen lanen berri eman die euskaltzainei PDF Print E-mail
Berriak
Written by Prentsa Zerbitzua   
Wednesday, 30 June 2010 11:01

Ekainaren 25ean,  Euskaltzaindiak Bilbon egin zuen hileko batzarrean, Elhuyar Fundazioaren ordezkariak izan ziren, Akademiak gonbidatuta. Fundazioaren izenean, Itziar Nogueras zuzendaria eta Josu Aztiria Hizkuntza zerbitzuetako arduraduna joan ziren osoko batzarrera eta Elhuyarrek esku artean dituen proiektu eta lanen berri eman zieten euskaltzainei.

Zehazki, Elhuyar Fundazioaren azken gogoeta estrategikoa aurkeztu zieten euskaltzainei. Gogoeta horrek zazpi ildo nagusi ditu: publiko orokorrari zientzia helaraztea; haur eta gazteei zientzia helaraztea; publiko espezializatuari zientzia helaraztea; kultura zientifikoaren Elhuyar Laborategia; hizkuntza-kudeaketan, itzulpenak eta zuzenketak; hiztegiak eta corpusak; eta hizkuntza-teknologien i+g. Euskaltzainek egindako galderak ere erantzun zituzten Noguerasek eta Aztiriak.

thumb_elhuyar_fundazioa

 
"Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian" liburua aurkeztu da PDF Print E-mail
Berriak
Written by Prentsa Zerbitzua   
Monday, 28 June 2010 11:46

Gaur, ekainaren 28an, Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian - L' enseignement du basque aux adultes natifs et non natifs en Pays Basque Nord liburua aurkeztu du Euskaltzaindiak, Baionan. Erramun Baxok ohorezko euskaltzaina eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzain urgazlea dira liburuaren egileak eta Ipar Euskal Herriko AEKren laguntzaz burutu dute lana, erakunde horrek bere ikasleen 1995-96, 2002-03 eta 2008-09 ikaskurteetako matrikulazio-fitxak Euskaltzaindiaren eskuetan jarri baititu. Horietan oinarritzen da Baxokek eta Coyosek burututako lana. Liburua "Jagon" sailaren 9. zenbakia da eta Euskararen Erakunde Publikoaren babesaz argitaratu da. Euskaraz eta frantsesez dago.

Erramun Baxok eta Jean-Baptixte Coyos mintzatu dira gaurko aurkezpenean. Euren ondoan, Andres Iñigo Jagon sailburua  eta Jakes Bortayrou Iparraldeko AEKko koordinatzailea izan dira, biek Baxokek eta Coyosek egindako lanaren garrantzia azpimarratu dutelarik.

thumb_baiona_026

Read more...
 
"Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian" liburuaren aurkezpena PDF Print E-mail
Berriak
Written by Prentsa Zerbitzua   
Friday, 25 June 2010 11:04

Ekainaren 28an, astelehenean, Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian - L'enseignement du basque aux adultes natifs et non natifs en Pays Basque Nord liburua aurkeztuko du Euskaltzaindiak, Akademiaren Baionako ordezkaritzan. Liburua Erramun Baxok ohorezko euskaltzainak eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzain urgazleak prestatu dute. Ipar Euskal Herriko AEKren laguntzaz egin da, eta Euskararen Erakunde Publikoaren babesaz argitaratu.

Liburuak  euskara ikasten duten Ipar Euskal Herriko helduen ezaugarriak aztertzen ditu, herrikoenak eta etorkinenak bereiziz. Emaitzak AEK-ko ikasleen matrikulazio-fitxetan oinarritzen dira. Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Jagon" bildumaren 9. zenbakia da. Euskaraz eta frantsesez dago.

thumb_azala

Liburuaren aurkibidea 44,63 Kb

 
<< Start < Prev 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Next > End >>

Page 6 of 82
Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Hiztegi Batu Oinarriduna

Lexikoaren Behatokia

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria

banner_irizar

August 2010 September 2010 October 2010
Mo Tu We Th Fr Sa Su
Week 35 1 2 3 4 5
Week 36 6 7 8 9 10 11 12
Week 37 13 14 15 16 17 18 19
Week 38 20 21 22 23 24 25 26
Week 39 27 28 29 30

Saioa hasi

RSS
© 2010 Euskaltzaindia.Legal Notice