|
Euskaltzaindiak "Juan Mari Lekuona-ri omenaldia" liburua sarean jarri du |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Written by Prentsa Zerbitzua
|
|
Monday, 12 July 2010 11:12 |
|
Euskaltzaindiak Juan Mari Lekuona-ri omenaldia liburua sarean jarri du. Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan ikus daiteke, Bildumak sailaren barruan, Iker bilduman.
Juan Mari Lekuona-ri omenaldia liburua Akademiaren Literatura batzordeko buru izan zenaren omenezko lana da eta Iker bildumaren 23. zenbakia da. Euskaltzaindiaren Herri Literatura eta Literatura Ikerketa batzordeetako kideek artikulu bana idatzi dute, hainbat gairi buruz: herri kantak, herri prosa, metrika, liturgia, literatura... Hauek dira liburuan parte hartu dutenak: Iñaki Aldekoa, Xabier Altzibar, Ur Apalategi, Antton Aranburu, Gorka Aulestia, Jon Casenave, Pello Esnal, Juan Manuel Etxebarria, Karmelo Etxenagusia, Sebastian Gartzia Trujillo, Jean Haritschelhar, Juan Kruz Igerabide, Jabier Kaltzakorta, Jon Kortazar, Emile Larre, Agustin Mendizabal, Mari Jose Olaziregi, Patziku Perurena, Ana Toledo eta Patri Urkizu. Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra ere badago liburuan.

|
|
|
"Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra" liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Written by Prentsa Zerbitzua
|
|
Friday, 09 July 2010 10:34 |
|
Euskaltzaindiak Jurgi Kintanaren Intelektuala nazioa eraikitzen. R. M. Azkueren pentsaera eta obra liburua euskarri digitalean eskaintzen du, gaurtik aurrera, Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan. Argitalpen digitala Bildumak sailean kontsulta daiteke, Iker bilduman.
Intelektuala nazioa eraikitzen. R. M. Azkueren pentsaera eta obra liburuak Jurgi Kintanak burutu zuen doktorego tesiaren zati nagusia biltzen du, zehazki Azkueren izate eta egite intelektualari dagokiona. Lehenengo euskaltzainburua izan zenaren arlo bi ikertu ditu Kintanak: pentsaera eta obra. Pentsaerari dagokionez, Azkueren abertzaletasuna aldarrikatzen du egileak. Obrari buruz, genero guztiak jorratu zituela azpimarratzen du. Liburua Iker bildumaren 22. zenbakia da.

|
|
Berriak
|
|
Written by Pruden Gartzia
|
|
Thursday, 08 July 2010 09:44 |
|
Aitortu behar dut orain arte pentsatu izan dudala Wilhelm von Humboldt (1767-1835) izan zela euskararekin (eta, beraz, Euskal Herriarekin) arduratu zen lehen pentsalari europarra, eta haren anparoan eta jarraigoan hasi zela gure herri eta hizkuntzarekiko nolabaiteko ardura Aturri ibaiaz haraindi. Baina oker nengoen, Josu M. Zulaikaren artikulua irakurtzean konturatu naiz oker nengoela guztiz: euskararekiko ardura ehun urte behintzat aurrera daiteke, eta europar filologo taldetxo txiki baina esanguratsu bat dago horretan inplikatua.
Egia da euskararekin interesatutako lehen-lehen filologo europarra, dakigunagatik, Lucio Marineo Siculo (1460-1533) izan zela, XVI. mendearen lehen herenean euskarazko hitz zerrenda bat argitaratu zuelarik, baina hortik aurrera euskararekin interesatutakoen artean nekez aurkitzen da Europan ezaguna den pentsalaririk Humboldt agertu arte. Orain, berriz, neuk behintzat Zulaikari esker, badugu beste katemaila bat: Gottfried Wilhelm von Leibniz (1646-1716).
|
|
Euskaltzaindiaren webguneak 52.713 bisita izan ditu ekainean |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Written by Informatika Zerbitzua
|
|
Wednesday, 07 July 2010 08:58 |
|
Euskaltzaindiaren webguneak 52.713 bisita izan ditu ekainean zehar. Bestalde, webguneko orriek 435.885 bistaratze izan dituzte hil berean.
Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukia Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) da, 209.373 bistaratze izan zituelarik. Hiztegi Batua, 80.156 bistaratzeekin, gehien ikusi den bigarren orrialdea izan da. Hauek dira datuak:

|
|
Parlacatalà elkartearen berri izan du Euskaltzaindiak |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Written by Idazkaritza
|
|
Tuesday, 06 July 2010 08:39 |
Ekainaren 8an, Parlacatalà.org elkarteko Ignasi Capdevila i Dalmau jauna izan zen Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan eta Akademiako Euskaltzainburuarekin, Idazkariarekin eta Diruzainarekin bildu zen. Kataluniako Parlacatalà.org elkartearen berri ematera etorri zen Capdevila jauna: katalana ikasten laguntzeko sistema da, boluntarioen bidez gauzatzen dena. Laguntza-modu honen helburua ez da hizkuntza ikasteko eskolak ordezkatzea, hitz egiteko erraztasunak eskaintzea baizik. Euskaltzaindiaren ordezkariek, Euskal Herrian mintza-praktika zerbitzua eskaintzen dituzten zenbait elkarteren berri eman zioten Capdevila jaunari.
Parlacatalà.org elkartearen berri izan nahi duenak, hemen aurkituko du.

|
|
|
|
|
<< Start < Prev 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Next > End >>
|
|
Page 5 of 83 |
|
Zuzenean...
 |
September 2010 |
 |
|
|