plazaberri_goi
"Juan Mari Lekuona-ri omenaldia" liburua aurkeztu du Euskaltzaindiak PDF Print E-mail
Berriak
Written by Prentsa Zerbitzua   
Thursday, 28 January 2010 09:32
Gaur, urtarrilaren 28an, Juan Mari Lekuona-ri omenaldia liburua aurkeztu du Euskaltzaindiak. Liburua Akademiak argitaratzen duen "Iker" bildumaren 23. zenbakia da.

Izenburuak argi azaltzen duenez, Juan Mari Lekuona idazle eta euskaltzain oso zenaren omenezko liburua da hau. Horrela azpimarratu dute Andres Urrutiak, Jean Haritschelharrek eta Pello Esnalek, gaurko aurkezpenean. Urrutiaren esanetan, Lekuonak "literatura zuen gaia. Grina, berriz, poesia, musika eta kantu herritar nahi landuetan. Emaitzak, taxutuak, zehatzak eta zorrotzak. Irakasle eta akademiko egoki eta bikainei dagokien bezala -gaineratzen du Urrutiak- jakin zuen hark bere mezua zabaltzen. Horren lekukotasuna ematen dute hainbatek omenaldi-liburu honetan, Euskaltzaindiak opa diona. Literatura batzordeburu izandakoak ongi merezitako aitortza, bestalde".

Jean Haristchelarrek esan duenez, liburua "Juan Mariren gustukoa izango zen, hor parte hartu dugunok gure ikerketaren emaitza eskaintzen diogulako berari". Pello Esnalek, azkenik, Juan Mari Lekuona ez ezik, azken urteotan hil diren beste kide batzuk ere ekarri ditu gogora: Alfontso Irigoien, Joxe Mari Aranalde eta Antonio Zavala, "horiek guztiak gurekin daude -esan du- euren barruko kezkak, egitasmoak eta proiektuak ere gurekin daudelako"

thumb_donostia_032

Liburuan  20 idazle eta ikerlarik -gehienak Euskaltzaindiaren Herri Literatura eta Literatura Ikerketa batzordeko kide dira- artikulu bana idatzi dute, Akademiaren Literatura batzordeko buru izan zena gogoan. Hauek dira liburuan parte hartu dutenak: Iñaki Aldekoa, Xabier Altzibar, Ur Apalategi, Antton Aranburu, Gorka Aulestia, Jon Casenave, Pello Esnal, Juan Manuel Etxebarria, Karmelo Etxenagusia, Sebastian Gartzia Trujillo, Jean Haritschelhar, Juan Kruz Igerabide, Jabier Kaltzakorta,. Jon Kortazar, Emile Larre, Agustin Mendizabal, Mari Jose Olaziregi, Patziku Perurena, Ana Toledo eta Patri Urkizu. Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra ere badago liburuan.

Liburuaren aurkibidea 37,54 Kb

Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

Comments
Add New Search
Write comment
Name:
Email:
 
Website:
Title:
UBBCode:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
Please input the anti-spam code that you can read in the image.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 
Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Hiztegi Batu Oinarriduna

Lexikoaren Behatokia

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria

banner_irizar

August 2010 September 2010 October 2010
Mo Tu We Th Fr Sa Su
Week 35 1 2 3 4 5
Week 36 6 7 8 9 10 11 12
Week 37 13 14 15 16 17 18 19
Week 38 20 21 22 23 24 25 26
Week 39 27 28 29 30

Saioa hasi

© 2010 Euskaltzaindia.Legal Notice