plazaberri_goi
Corpusgintzari buruzko mintegi aberatsa PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Andoni Sagarna   
2010-01-25
Joan zen ostegunean, urtarrilak 21, Eroskik Euskaltzaindiari Consumer aldizkariaren corpus eleaniztuna emateko ekitaldia eta prentsaurrekoa bukatu zenean corpusgintzari buruzko mintegia izan genuen.

Euskaltzaindiaren hitzaldi-aretoa ederki bete zuen bertaratu zen 50 lagunetik gorako taldeak. Hainbat jatorritakoak ziren partehartzaileak: Euskaltzaindikoak, unibertsitateetakoak, ikastetxe pribatuetakoak, EAEko Herri-Erakundeetako hainbat sailetakoak, itzulpen-enpresetakoak, hizkuntza-arloko elkarteetakoak, etab.

thumb_corpusgintza_mintegia_084

Lehenbiziko hitzaldia Vigoko Unibertsitatean Informatika Linguistikoko mintegiaz arduratzen den Xavier Gómez Guinovart irakasleak egin zuen, Testu-corpusak eta plangintza linguistikoa gaitzat hartuta. Oso modu didaktikoan agertu zigun zer diren corpusak, haien sailkapena, zer den hizkuntza-plangintza, honen bi adarretan, hau da corpusaren eta estatusaren plangintzetan, testu-corpusek betetzen dituzten eginkizunak, hiztegigintzan eta gramatikagintzan dituzten aplikazioak; Kataluniako, Euskal Herriko eta Galiziako corpus batzuk alderatu zituen, eta, azkenik, corpusek hizkuntza-teknologiako tresnak garatzeko -zuzentzaile ortografiko eta gramatikalak, itzulpen automatikoko tresnak, informazio-erauzleak, bilatzaileak, etab.- duten garrantzia azaldu zigun. 45 minutuan ezin da sintesi hoberik egin.

Bigarren mintzaldia Miriam Urkia doktoreak egin zuen. Miriam UZEIko Lexikografia Sailaren arduraduna da eta harreman estua du Euskaltzaindiarekin: euskaltzain urgazle eta Hiztegi Batuko lantaldeko kide da, Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak batzordearen aholkulari ere bai, eta Lexikoaren Behatokia egitasmorako UZEIk egiten dituen lanen ardura darama.

Aurkeztu zigun gaiaren izenburua Corpusgintzaren garrantzia hizkuntzalaritzan eta euskararen egoera izan zen. Corpusen erabilerak Hizkuntzalaritzan eragin duen planteamendu-aldaketa aipatuz ekin zion hitzaldiari. Gaur egun hizkuntzaren deskribapena erabileratik abiatzen baita, datu enpirikoetatik, eta horrek orain arteko teoria batzuk eta lan egiteko prozedurak aldatu ditu.

Lan egiteko era berri horrek erabiltzen dituen tresnak aipatu zituen ondoren: etiketatzaileak, analizatzaileak/lematizatzaileak, desanbiguatzaileak,  ahotsaren transkripziorako tresnak, testu-parekatzaileak, bilatzaileak eta guztion oinarrian dauden datu-base lexikalak, gramatika-formalismoak, ezagutza-baseak, etab.

Horren ostean han eta hemen landu diren corpus garrantzitsuen ezaugarriak errepasatu eta alderatu zituen, eta euskarazko corpusen eta corpusgintzarako tresnen deskribapen xehakatua, benetan orohartzailea, egin zuen, esan zuen corpus orokor baten falta sumatzen duela eta erreferentzia-corpusaren beharra aldarrikatu zuen.

Hirugarren hitzaldian, Consumer Corpusa landu duten Elhuyar eta Elekako Igor Leturia eta Edurne Martinez ikertzaileek luze eta zabal agertu zituzten corpus horren ezaugarriak eta lantzeko prozesuaren urratsak (lerrokatzea, analisia, indexazioa) eta kontsulta-sistemak ematen dituen aukeren erakusketa praktiko bat egin zuten.

Mintegiaren azken atala mahai-inguru bizi bat izan zen. Partaideak, Xavier Gómez Guinovart-ez eta Miriam Urkiaz aparte, Elhuyar-eko Antton Gurrutxaga eta Elekako Elena García izan ziren. Hainbat gai agertu ziren hor: corpus paraleloetan testuak parekatzeko agertzen diren arazoak, corpusen arteko bateragarritasuna, estandarren erabilera, corpusgintzaren alderdi ekonomikoak, corpusen erabilerarako lizentziak eta beste.

Goiz bete-betea izan zen.

 

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Agurtzane Mallona  - Ponentziak   |2010-01-25 13:32:15
Galderatxo bat egin nahi nizueke: izan liteke ponentzien laburpen bat edo
erabilitako power pointeko dokumentuen kopia bat eskuratzea? Egia esan, oso gai
interesgarria izan zen eta den-dena jasotzea ezinezkoa izan zen. Mila esker.
Prentsa Zerbitzua  - Ponentziak   |2010-01-25 13:51:04
Bai, Agurtzane, datozen egunotan argitaratuko ditugu power pointak.

Eskerrik
asko zuri
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 
Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Hiztegi Batu Oinarriduna

Lexikoaren Behatokia

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria

banner_irizar

2010 Abuztua 2010 Iraila 2010 Urria
Al As Az Og Or Lr Ig
Astea 35 1 2 3 4 5
Astea 36 6 7 8 9 10 11 12
Astea 37 13 14 15 16 17 18 19
Astea 38 20 21 22 23 24 25 26
Astea 39 27 28 29 30

Saioa hasi

© 2010 Euskaltzaindia. Ikus lege-oharra