Lege-oharra

1. Identifikazio-datuak

Uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) betetzeko, jakinarazten da http://www.euskaltzaindia.net webgunea Euskaltzaindiaren titulartasunpekoa dela. Euskaltzaindia-Real Academia de la Lengua Vasca-k, Bilbon du egoitza, Plaza Barriko 15. zenbakian. Berari dagokion IFK hauxe da: G48091961. Webgunearen titularrarekin edozein komunikazio elektroniko izateko, komunikazioa helbide honetara igorri beharko da: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

2. Xedea

Euskaltzaindiak erabiltzaileen esku jartzen ditu webgune honetako edukiak. Webgunea erabiltzeak erabiltzaile izatea dakar, eta horrek esan nahi du webgunera sartzean indarrean dauden baldintza orokorrak onartzen direla.

3. Jabetza intelektuala

Euskaltzaindia da webgune honen jabea da, eta bere titulartasunpekoak dira hor jasotako eduki ezberdinak, erreferentziak, testuak, fotografiak, irudiak, logotipoak, bai eta webgunearen diseinua eta egitura ere.

4. Creative Commons izeneko baimena Creative Commons License

Titulartasun horren ondorioz, Euskaltzaindiak erabiltzaileari Creative Commons izeneko baimena eskaintzen dio. Eskainitako baimen-mota, zehatz esateko, hauxe da: Aitortzea – Merkataritzakoa ez- Partekatu Berdin .3.0 Espainia.. Baimenak bere barruan hartzen ditu webguneko lan jakin batzuk, eta, beraz, horiek guztiak lan baimendunak izango dira. Izatez, ondokoak dira lan baimendunak:

Baimen hori baliatuta, erabiltzaileak lan horiek kopiatu, banatu eta jendaurrean komunikatu ahal izango ditu, honako baldintza hauek betez gero:

  • image005Aitortzea. Erabiltzaileak, lan baimendunekin xedatze-egintzak burutzen dituenean, aitortu behar du, beren-beregi eta begi-bistan jarrita, Euskaltzaindia dela lan baimendunon egilea. Aitortze horrek ez du esan nahi, ordea, Euskaltzaindiak, zuzenean edo zeharka, parte hartzen duenik edo atxikimendua nahiz laguntza ematen dionik erabiltzaileak haren lanarekin egiten duen erabilerari.
  • image006Merkataritzakoa ez. Lan baimendunak kopiatu, banatu eta jendearen esku jarri ahal izango dira, haien erabilera merkataritzakoa ez den bitartean. Ondorenez, lan baimendunak erabiltzeagatik ezin da, ez zuzenean ez zeharka, merkataritzako onurarik lortu, ezta diruzko kontraprestaziorik ere, halakoen izaera edozein dela.
  • image007Baimen bera partekatzea. Euskaltzaindiak jatorrizko lanak aldarazi eta banatzeko zein baimen eta baldintza bete, eta horiek beroriek bete beharko dira lan baimendunak aldarazi eta banatzeko.

Era berean, erabiltzaileak lan baimendunen zatiak barruratu ahal izango ditu lan sortu berrietan, lan berri horiek literatura arlokoak izan, artistikoak izan nahiz zientifikoak izan, baldin eta lan sortu berrian ageriko aipamena jartzen badu, aurretiazko lan bat erabili duela nabarmentzeko, eta, horrez gain, baimen honen baldintza guztiak betetzen baditu (aitortzea - merkataritzakoa ez - baimen bera partekatzea)

Aurreko lerrokadetan ezarritakoa, izatez, lege-baimenaren laburpen sintetikoa da; lege-baimenaren testu osoa lortzeko, egin klik hemen.

5. Bazterketak

Creative Commons izeneko baimena, aurreko atalean espresuki adierazitako eduki eta lanetarako soilik eskaintzen da, hau da:

Baimenetik baztertuta geratzen dira webgune honetan dauden gainerako edukiak; horiek kopiatzeko, jendaurrean azaltzeko eta banatzeko, EUSKALTZAINDIAren baimen idatzia beharko da, berariazko hitzarmenean jasoko dena.

6. Merkataritzako erabilera

Baimenak ez du bere barruan hartzen webguneko edukiak merkataritzako helburuekin erabiltzea. Eduki horiek merkataritzako helburuetarako erabiltzea baimenduta egon dadin, aurretiaz hitzarmen egokia sinatu behar da Euskaltzaindiarekin.

7. Bermerik ez izatea eta erantzukizunetatik aske geratzea.

Erabiltzaileak webgunetik edozein eduki deskargatzen duenean, bere erantzukizunpean dihardu eta askatasunez hori onartzen du. Hortaz, erabiltzaileak beren-beregi askatzen du Euskaltzaindia erantzukizun guztietatik, kalte-galerak gertatzen direnerako, kalte-galera horiek edozein motatakoak izanik ere, hala nola, edukietan akatsak edo hutsuneak egotea, webgunea ondo ez ibiltzea edota webgune hori eskura ez egotea.

8. Datu pertsonalen gaineko politika

Erabiltzaileak, webgunearen bitartez, edozein kontsulta egiten duenean edota beste edozein zerbitzu jasotzen duenean, datu pertsonalak eman behar dituenez gero, erabiltzaile horrek esanbidezko baimena ematen du datu horiek Euskaltzaindiaren fitxategi informatikoan sar daitezen; fitxategiaren xede bakarra da erabiltzaileari web-zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea. Fitxategia Datuen Babeserako Agentzian inskribatuta dago, eta, berori kudeatzeko, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzkoa) eta horren garapenerako gainerako arauak betetzen dira.

Erabiltzaileak bere datu pertsonaletan sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka jartzeko eskubideak ditu, eta badu eskubideon berri. Eskubide horiek idatziz egikaritu ahal izango ditu, helbide honetara mezu elektronikoa bidaliz: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. . Edozein kasutan ere, erabiltzaileak bermatzen du emandako datu pertsonalak egiazkoak direla.

9. Edukiak eta erabilera-baldintzak aldatzea

Webgunearen titularrak bere buruarentzat eskubidea erreserbatzen du, edozein unetan eta aurretiazko jakinarazpena egin gabe ere, webgunearen edukiak eta horiek erabiltzeko baldintzak aldatu, garatu eta eguneratzeko. Erabiltzailea webgunean zein unetan sartu eta une horretan indarrean dauden erabilera-baldintzak bete beharrekoak izango dira harentzat; hori dela eta, erabiltzaileak erabilera-baldintzak irakurri beharko ditu aldian-aldian.

10. Jurisdikzio-eskumena

Honako baldintza hauek interpretatzeko orduan edo zerbitzua erabiltzeko orduan, edozein gatazka sortzen denerako, Euskaltzaindiak eta erabiltzaileak hitzartu dute gatazka hori Bilboko epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jarriko dutela.