plazaberri_goi
Andres Urrutia eta Esther Urrutia: "Nafarroako lege-testuak: lexiko juridiko elebidunaren hustuketa" PDF Print E-mail
Berriak
Written by Andres Urrutia eta Esther Urrutia   
Friday, 12 March 2010 09:42

Martxoaren 4an, Nafarroako Gobernuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak antolaturik, "Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa" izeneko jardunaldia egin zen Iruñean, Euskarabidearen egoitzan.

Jardunaldi horretan hauek mintzatu ziren: Andres Urrutia eta Esther Urrutia, Mikel Taberna, Ander Irizar, Araceli Diez de Lezana, Gotzon Egia eta Inma Errea.

Hona hemen Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Esther Urrutia Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakasleak eman zuten hitzaldia: "Nafarroako lege-testuak: lexiko juridiko elebidunaren hustuketa".

thumb_aurrutia_eurrutia_iruean_048

 
"Erlea" aldizkariaren bigarren zenbakiaren aurkezpena PDF Print E-mail
Berriak
Written by Prentsa Zerbitzua   
Thursday, 11 March 2010 11:18
Martxoaren 17an, asteazkenean, Erlea kultura aldizkariaren bigarren zenbakia aurkeztuko da Bilbon. Aurkezpen bikoitza egingo da:
  • goizeko 11:30ean, Euskaltzaindiaren egoitzan, prentsaurrekoa egingo da eta
  • iluntzeko 19:30ean, Bilboko Kafe Antzokian, jendaurreko aurkezpena.

Erlea aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen du -Akademiaren egitasmoetako bat da-, eta Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxea arduratzen da edizioaz eta diseinuaz.

Goizeko prentsaurrekoan Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Bernardo Atxaga euskaltzain eta zuzendariak egingo dute aurkezpena. Iluntzeko ekitaldian, aldiz, hitzaldi bat egongo da, baita errezital laburrak, bideo-emanaldi bat eta kantak ere, Irlanda eta Euskal Herriaren inguruan. Izan ere, Erlea-ren bigarren zenbaki honetako gai nagusia Irlanda da. Hori dela eta, aurkezpena martxoaren 17an izango da, Saint Patrick egunean alegia, Irlandako festa nazionala.

thumb_erlea-2

Bigarren zenbakiaren aurkibidea 17,08 Kb
 
Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi, bertsolaritzaz PDF Print E-mail
Berriak
Written by Prentsa Zerbitzua   
Wednesday, 10 March 2010 08:38
Martxoaren 4an burutu zen Bilbo Zaharra Forumek antolatutako herri literaturari buruzko jardunaldien hirugarren saioa. Jardunaldi horiek Euskaltzaindiaren aretoan egiten ari dira, "Herri Literatura (koplak, bertso-paperak, bat-batekoak eta baladak)" izenburupean. Hirugarren saio horretan, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsolaritzari buruz aritu ziren, "Bat-batekoak" deitutako saioan.

"Herri Literatura (koplak, bertso-paperak, bat-batekoak eta baladak)" jardunaldiak otsailaren 11n hasi ziren, Xabier Amurizaren eta Jon Aurreren eskutik. Bigarren saioa otsailaren 18an egin zen, Gontzal Mendibil eta Iñaki Irazurekin. Hurrengo eta azken saioa martxoaren 11n izango da, iluntzeko 19:00etan. Bertan Niko Etxartek eta Xabier Kaltzakortak hartuko dute parte.

thumb_lujanbio_alberdi
 
"BBK-Euskaltzaindia Literatura ataria" aurkeztu da PDF Print E-mail
Berriak
Written by Prentsa Zerbitzua   
Tuesday, 09 March 2010 13:57
2009ko R.M. Azkue Sarien berri eman den ekitaldi berean, "BBK-Euskaltzaindia Literatura Ataria" aurkeztu du Akademiak. Atari honetan literatura arloan Bilbao Bizkaia Kutxa eta Euskaltzaindiak elkarrekin egin duten lan oparoaren berri ematen da, eta gaurtik aurrera Euskaltzaindiaren webgunean kontsulta daiteke. BBKk eta Euskaltzaindiak 1958an ekin zioten elkarlanari eta horren fruitu dira kaleratu diren ehun argitalpen baino gehiago. Gaur zabaldu den atari honetan lan horiek zerrendatu, deskribatu eta zenbait kasutan, bertsio digitalean ere eskaintzen dira.

Ataria Euskaltzaindiaren Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak batzordearen ekimena da eta Akademiaren Informatika, Salmenta eta Katalogazio Zerbitzuen elkarlanaren emaitza. Aurkezpena Jon Artza Argitalpen Salmenta zerbitzuko arduradunak egin du.

thumb_azkue_sariak_025

Read more...
 
Azkue Literatura Sariak banatu dituzte Euskaltzaindiak eta BBKk PDF Print E-mail
Berriak
Written by Prentsa Zerbitzua   
Tuesday, 09 March 2010 13:20
Gaur, martxoaren 9an, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariak banatu dira. Sariak Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak eman dituzte.

Hauek dira 2009ko saridunak:

A mailan, narrazioan: lehen saria: Zoritxarreko sekretua, Mikela Atxoarena; bigarren saria: Atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu,  Maialen Akizu; hirugarren saria: Koaderno txikia, June Ugalde.

A mailan olerkian: lehen saria: Nire herria, Maialen Akizu; bigarren saria: Gau beltza, Mikela Atxoarena; hirugarren saria: Maitasun izpiak, Lorea Solana.

B mailan, narrazioan: lehen saria: Korapilo bako soka, Nerea Eizagirre; bigarren saria: Euria, Amaia Iturriotz; hirugarren saria: Zure ispiluaren ximurrak, Nerea Eizagirre.

B mailan, olerkian: lehen saria: Flora, Leire Arenas; bigarren saria: Txorien jauzi ttikiz, Leire Arenas; hirugarren saria: Musika, Nerea Ibarzabal.

thumb_azkue_sariak_125

Read more...
 
<< Start < Prev 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Next > End >>

Page 1 of 61
BBK-Euskaltzaindia literatura ataria

Hiztegi Batua. Irizpideak, prozedurak eta tresnak jardunaldia

AZKUE fundazioa

banner_oeh

February 2010 March 2010 April 2010
Mo Tu We Th Fr Sa Su
Week 9 1 2 3 4 5 6 7
Week 10 8 9 10 11 12 13 14
Week 11 15 16 17 18 19 20 21
Week 12 22 23 24 25 26 27 28
Week 13 29 30 31

Saioa hasi

RSS
© 2010 Euskaltzaindia.Legal Notice