plazaberri_goi
Joana Albreten biografia bat PDF Print E-mail
Berriak
Written by Pruden Gartzia   
Friday, 03 September 2010 10:17
Iruzkindu nahi dugun liburua duela berrogei urte baino gehiago argitaratua zen, Estatu Batuetan, eta 1979an frantsesera itzuli bazen ere, badut errezeloa gaur egun ez dela oso ezaguna gure artean. Neuk ere ez nuen haren arrastorik harik eta, berriki, John Elliott historialari ingelesak gomendatua ikusi nuen arte. Euskal Herrian bertan gutxienez lau biblioteka publikotan aurkitu daitekeen arren (Azkue Biblioteka, Deustuko Unibertsitatekoa, Nafarroako Unibertsitatekoa eta Baionako Udal Liburutegia), ez da, dena dela, eskuratzeko erraza. Hala ere, hura atzeman eta irakurtzeko lana hartzen duenak nekez esan ahal izango du denbora alferrik galtzen ibili denik, liburu zinez ederra baita alderdi guztietatik, ondoren erakusten saiatuko garen bezala.

thumb_joana_albret

 
2010eko Gasteizko urre dominak PDF Print E-mail
Berriak
Written by Manu Ruiz Urrestarazu   
Thursday, 02 September 2010 09:14
Urtero egiten den moduan aurten ere, eta Andre Mari Zuriaren egunean, abuztuaren 5ean, Gasteizko Udalak hiriko urre dominak Zulueta jauregiko lorategian banatu zituen. Aurtengo sarituak Artean ospe handiko izan ditugun Chillida eta Peña Gantxegi izan dira. Eduardo Chillida Juantegi eskultorea eta Luis Pedro Peña Gantxegi arkitektoa gizon ospetsu izan zitzaizkigun bizi ziren bitartean eta gero ere bai, haien obrek gurekin baitiraute beren materialitate gogorrean eta beraien espiritualitate bigunean.

thumb_mruiz_urrestarazu

Read more...
 
Abuztuan ez da argitaratuko "Plazaberri" PDF Print E-mail
Berriak
Written by Prentsa Zerbitzua   
Friday, 30 July 2010 10:19
Gaur, uztailaren 30ean, argitaratu dugu kurtso honetako azken berria. Abuztuan, Plazaberri ez da kaleratuko. Irailaren lehen astean itzuliko gara.

Ondo izan!

 
Euskaltzaindiaren 2010eko argitalpenak PDF Print E-mail
Berriak
Written by Prentsa Zerbitzua   
Friday, 30 July 2010 09:58

Euskaltzaindiak urtarriletik uztaila bitartean kaleratu dituen liburuak bildu dira hemen. Besteren artean, Euskararen herri Hizkeren Atlasaren I. eta II. liburukiak daude, baita "Euskaltzainak" bildumaren hiru liburu berri edota "Mendaur", "Iker" eta "Jagon"  bildumen azken lanak ere.

Bernardo Atxagak zuzentzen duen Erlea kultura aldizkariaren bigarren zenbakia plazaratu da, eta Jose Antonio Aranaren Katalogoa ere argitara eman du Akademiak. Bestalde, Plazaberri berripaperaren zenbaki berriak kaleratu dira.

Argitalpen zerrenda guztia ikusteko, sakatu gehiago irakurri estekaren gainean.

thumb_argitalpenak1

Read more...
 
Jean-Louis Davant, euskaltzain emeritu PDF Print E-mail
Berriak
Written by Idazkaritza   
Thursday, 29 July 2010 13:46

Uztailaren 23an, Donostian egindako osoko batzarrean, Euskaltzaindiak euskaltzain emeritu izendatu du Jean-Louis Davant euskaltzain osoa. Emeritu izateko, 75 urte beteak izan behar dituzte eskaltzain osoek.

Jean-Louis Davant 1935eko uztailaren 5ean jaio zen, Ürrüstoin (Zuberoa). Laborantzan ingeniaria da. Hazparneko Laborantza Ikastetxean irakasle izana da eta gaur egun jubilatua dago. Enbata mugimendu abertzalearen bultzatzaileetariko bat izan zen. Idazlea da, eta pastoral-antzerki askoren egilea.

Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen 1975eko otsailaren 28an.

Euskaltzaindiaren Arautegiaren eta Barne Erregelen arabera, emeritu izendatzearen ondorioz sortzen den hutsartea betetzeko, ondorengo bi osoko batzarretan aurkez daitezke hautagaiak, eta hirugarren batzarrean egingo da bozketa. Beraz, iraileko eta urriko batzarretan aurkez daitezke hautagaiak, eta azaroko batzarrean gauzatuko da bozketa.

Jean-Louis Davantek zuberera ordezkatzen duenez, hautatuko den euskaltzain osoak zubereraduna izan behar du.

thumb_davant

Jean-Louis Davant: "Euskaltzaindiari esker onez" 45,88 Kb

 
<< Start < Prev 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Next > End >>

Page 1 of 82
Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Hiztegi Batu Oinarriduna

Lexikoaren Behatokia

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria

banner_irizar

August 2010 September 2010 October 2010
Mo Tu We Th Fr Sa Su
Week 35 1 2 3 4 5
Week 36 6 7 8 9 10 11 12
Week 37 13 14 15 16 17 18 19
Week 38 20 21 22 23 24 25 26
Week 39 27 28 29 30

Saioa hasi

RSS
© 2010 Euskaltzaindia.Legal Notice